Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

Dokumentuaren akzioak

60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/22 08:35
60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

Diru-laguntzarik gabe geratuko den jaialdietako bat da Dantza Hirian. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Jaialdietarako diru-laguntza deialdia kendu du Eusko Jaurlaritzak. Aurten diru-laguntzarik ez dela izango abisatu gabe egin du gainera, dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdi desagertzeko arriskuan jarriz. Bidasoako Gazteen Folklore Jaialdia, Segurako dantza txapelketa, Elorrioko Break on Stage, Dantza Hirian edo Ezpalak dantza tradizionalaren jaialdia dira diru-laguntzarik gabe geratuko diren dantza alorreko ekitaldietako batzuk.

Antzerkia, musika, zine eta literaturaren inguruko hamaika jaialdiri eragingo die murrizketak: Lekeitoko Kale-Antzerki Jaialdia, Topagunearen Kultur Errota, Bidasoa Folk musika jaialdia, Aulestin Artedramak egiten dituen antzerki jardunaldiak, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Eako poesia egunak, Lekeitioko Euskal Zine Bilera,...

Hona hemen 2015ean deialdi honetan diru-laguntza eskuratu zuten jaialdien zerrenda. Horietako batzuk antolatu dute dagoeneko jaialdia, baina ez zaie jakinarazi aurten ez dutela diru-laguntzarik izango, beraz, kubritu ezingo dituzten gastuetan sartu dira. Zenbait jaialdik urte askoko ibilbidea egin dute eta justu Europako Kultur hiriburutza Donostiak izango duen urtean ez dute diru-laguntzarik izango.

2015ean Jaurlaritzaren diru-laguntza izan zuten jaialdiak

Dokumentuaren akzioak

2016/06/22 10:25
Hau bai dela tradizioaren dekonstruzioa ... berrikuntzaren lehen pausoa ote ...
Bada hor kanpoan gelditzen diren artean oso eredu aurrerakoiak dituzten ekintzak daude ... Ikus eredu bezala Ezpalak edo Dantza Hirian!
2016/06/22 10:43
60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.