Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Verdieren begirada: Dantza-jauzien dantzakera Amikuzen XX. mendean

Dokumentuaren akzioak

Verdieren begirada: Dantza-jauzien dantzakera Amikuzen XX. mendean

2016/06/21 09:10

Muxiko edo dantza-jauzien dantzakeran XX. mende bukaeran gertatu den aldaketa eta galera agerian jartzen dute besteak beste Michel Verdieren filmazio hauek. Zehazki 1965ean eta Amikuzeko eskualdean, Bithirina eta Iholdi herrietan hartu zituen irudiok Verdierek. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburu-DVDan argitara eman zituen irudiok 2010ean, eta dantzan-en 2015ean argitaratu ditugu. Atalka argitaratu zirenez egokia iruditu zaigu denak sarrera batean biltzea.

Lehen zati honetan, gizon zein emakume, kalez jantzitako dantzari edadetu taldetxo bat jauziak dantzatzen ageri da pilotaleku batean. Hasieran hegi izan liteke etenda ikusten den dantza-jauzia. Ondoko sekuentzia batean gabota ematen ari direla dirudi. Hurrenez hurren erdizka lauetan, antrexatak edo jauziak eta borobilaren erdirako urratsen esaldiak izan litezke. Hurrengo ikus daitezkeen jauziaren pausoak berriz marianak edo aitzina pikaren bigarren zatiari dagozkiola ematen du.

Verdiere 02 Iholdi 1965 Bordarrampe: dantza-jauzien urratsak

Bordarrampe dantza-maisuari Iholdin Michel Verdierek grabaturiko urratsak ikus ditzakegu irudiotan Différents pas des Sauzts basques éxécutés à Iholdy par M. Bordarrampe izenburupean. Amikuze aldean dantza-jauziak markatzeko zegoen estiloetako bat ikus dezakegu Bordarramperen eskutik, edo hanketatik, hobeto esanda. Izan ere urratsak banaka ageri dira gerritik behera grabatuak eta mozketaren hasieran pausoaren izena irakur dezakagu.

Verdiere 03 Amikuze 1965 Bordarrampe: dantza-jauziak

Jauziak dantzatzen ageri dira kalez jantzitako zenbait gizonezko. Gehienez ere hiru pertsona ikus ditzakegun arren, bati, hedadetuenari, txapelaz, egiten dio jarraipena bereziki kamerak. Aurreko bideoan jauzien urratsak markatzen ageri zaigun Jean Bordarrampe dantzan-maisua bera da. Urratsak banan banan markatzetik dantza-maisua, zuzenean dantzan ikustera dagoen aldeaz ohar gaitezke. Oro har Bordarrampen dantzakera biziagoa ageria da. Honen ezkerrera pasarte batzutan ikus daitekeen gizonezkoaren dantzakera ere aipagarria da.  Bi dantzarion artean bada alderik.

Verdiere 04 Amikuze 1965 bolant-dantza

Besta Berri edo Kabalkadaren bateko entsegu baten irudiak izan daitezke hauek. Kalez jantzitako dantzari helduak ageri dira, gizonezko zein emakumezko bi ilaratan bolant-dantzan datozenak. Bukaera aldera musikariak ere ageri dira taldearen ezkerretara; metalezko instrumentuak eta soinu handiak ikus ditzakegu. Martxaren ostean plazara sartu eta bertan dantzari guztiek buelta bat eman diezaioten erabiltzen da bolant-dantza.

Verdiere 05 Amikuze 1965 dantza-jauziak

 

Batzuek zigarroa eskuan dutela edo eskua poltsikoan beste zenbaitek, dantzakera patxadatsua ikus dezakegu irudiotan. Desplazamenduak txikiak dira eta leku gutxian borobiltzen dituzte urratsak, beti ere kortak atzera ixten dituztela. Bada une batzuetan nabarmanetzen den dantzaririk, biziago dantzatuaz ala urratsa loratuaz.

Verdiere 06 Iholdi 1965 dantza-jauziak

Ustez urte eta sail berekoak izan arren koloretan ikus ditzakegun irudi bakarrrak dira hauek. Iholdiko pilotalekuko plazan ari dira borobil handi batean dantzan gazte zein hedadetu, emakume zein gizonezko. Inguruan begira ere jende ugari ageri da eta jai egunen bat dela ematen du. Gaur egun ikus daitekeenaren aldean dantzakeraren aniztasuna zaigu agian deigarriena: pausatuago ala biziago, urrats luzean ala txikiagoan, apainduraz jantzia ala soilago (apaindura puntuala eta neurtua, bere balioa eta dizdira areagotuz)... Lehengo zatian (00:14-02:15) Mutxikoak dantzatzen dihardutelakoan gaude. Atzetik (02:26) beste jauzi batzuetako irudi mozketak ikus daitezke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.