Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Verdiere 04 Amikuze 1965 bolant-dantza

Dokumentuaren akzioak

Verdiere 04 Amikuze 1965 bolant-dantza

2015/07/22 11:40

Besta Berri edo Kabalkadaren bateko entsegu baten irudiak izan daitezke hauek, Michel Verdierek 1965ean grabaturikoak. Amikuzeko eskualdean hartutako irudiak badira ere momentuz zein herri ote den ezin izan dugu deskubritu.

Kalez jantzitako dantzari helduak ageri dira, gizonezko zein emakumezko bi ilaratan bolant-dantzan datozenak. Bukaera aldera musikariak ere ageri dira taldearen ezkerretara; metalezko instrumentuak eta soinu handiak ikus ditzakegu. Ez dakigu Beste Berri edo Kabalkadaren batendako entseguko une bat izan ote litekeen.

Martxaren ostean plazara sartu eta bertan dantzari guztiek buelta bat eman diezaioten erabiltzen da bolant-dantza. Sagasetak berez, dantzariak aurrera begira doazen lehen zati horri deitzen dio Bolant-ddantza eta elkarri begira jartzen diren zatiari berriz Antrexatak (antrexatak egiten diren zatia delako hain zuzen ere), baina azken hauek dantza nortasunik ere ez dutela aitortzen du eta bolant-dantzaren parte bezala hartzen direla.

Verdiere senar emazteak aipatzen ditu Sagasetak bere Luzaideko Ddantzak  (baita honen aurretiko Danzas de Valcarlos haretan ere) liburuan: berez Mixel Verdiere eta, haren abizena hartu zuen, Gisele Dumora senar-emazteak. Agenen bizi arren Donapaleu ondoko Gabadiko Antxibidartian igarotzen omen dute denbora asko, grabaketak egindako inguruan beraz. Michel gorputz hezkuntzako irakaslea izanda, frantses gobernuak lagunduta Pirinio aldeko folklore ikerketan lan handia egin du melodiak, dantzak, jantziak eta abarreko informazioa jasoz. Sagasetari berari hamaika partitura eta eskuizkribu utzi omen zizkion bere lan mardula osa zezan. Verdiere senarrari egozten bazaizkio ere argitaratutako grabaketak, Sagasetaren hitzetatik ezin besteko dirudien moduan bilketa lanetan biek jardun dutela ondoriozta daiteke.

Bideo honetako irudiak Michel Verdierek 1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko sorta bati dagozkio. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Michel Verdiere. Bolant-dantza, Amikuze, 1965.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.