Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1965 etiketa duten bideoak

Brokel-makilena eta San Migel ezpata-dantza 1965

Javier Agirre (1935) Donostiako zinemagilearen "España insolita" dokumentaleko dantza-irudiak jaso ditugu bideo honetan. Agirreren lehen film luzea dugu honakoa. Espainiako erritu, ohitura eta dantzak jaso nahi izan zituen; horien artean Euskal Herrikoak ere grabatu zituen. Bideo honetan brokel-dantza zikloko brokel makilena eta San Migel ezpata-dantza ageri dira. Brokel-makilenean ezpata txikiak eta txapazko brokelak darabiltzate dantzariek; zortzikorik ez zaigu ageri irudietan, deia eta jokoa bakarrik ikusten dira. Bigarren dantza Markina-Xemeingo ezpata-dantzatik abiatuta Segundo Olaetak egin zuen bertsioa da. Ezpata-txikien arteko dantzak ongia eta gaizkiaren arteko borroka irudikatzen du eta amaieran, parrilaren gainean dagoen buruzagia edo maisu-zaharrak salto egiten du. San Migel irudikatzen baitu eta gaizkia ordezkatzen duen ezpata-txikia hiltzen du. Javier Agirre Espainiar estatuan zehar ibili zen bederatzi hilabetean grabaketak egiten dokumental antropologiko hau osatzeko. Zuzendaria: Javier Agirre. Gidoia: Javier Agirre, Vicente A. Pineda. Musika: Luis de Pablo. Ekoizpena: Eurofilms. España insolita, brokel-makilena eta San Migel ezpata-dantza, 1965.

Dokumentuaren akzioak