Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irlanda eta Brasil izango dira 2016ko Folklore Bizian jaialdiko gonbidatuak

Dokumentuaren akzioak

Irlanda eta Brasil izango dira 2016ko Folklore Bizian jaialdiko gonbidatuak

2016/07/20 06:40
Irlanda eta Brasil izango dira 2016ko Folklore Bizian jaialdiko gonbidatuak

Absolutely Legless, Irlanda.

Uztailaren 19tik 25era ospatuko da Galdakaon eta bizkaiko beste bost herritan Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia. Aurten Irlanda eta Brasilgo folklorea ezagutzera emango du Folklore Bizian jaialdian, ohi bezala, euskal dantzekin batera. Galdakaon bertan hasi eta Usansolo, Arrigorriaga, Gernika, Sopela eta Areatzan eskaini dira Folklore Bizian jaialdiaren emanaldiak. 

Absolutely legless (Irlanda)

Dianne Newman-ek sortu zuen taldea 1997-an, oin-joko tradizionalean oinarritutako dantza moldetik abiatuta. Musika irlandarra maisuko jotzen duen taldeak laguntzen ditu dantzariak, biolin, txirula eta gitarren laguntzaz. Taldeak banako edo taldeko dantzak egiten ditu, erritmo zeltikoekin dantzarien energia ikusleei transmitituz. 

Amazoniako Ballet Folklorikoa (Brasil)

Brasilgo kultura aniztasun eta sinkretismoaren adierazle, dantzek askatzen dituzten erritmo eta ohituren artean, paganismo indioa, animismo beltza eta katolizismoa azaltzen dira Amazoniako Ballet folklorikoak aurkezten dituen emanaldietan.

Folklore Bizian 2016 egutegia

  • Uztailak 19, asteartea, 20:30: Galdakao
  • Uztailak 20, asteazkena, 20:30: Galdakao
  • Uztailak 21, osteguna, 19:30: Usansolo
  • Uztailak 22, ostirala, 20:30: Arrigorriaga
  • Uztailak 23, larunbata, 21:30: Gernika
  • Uztailak 24, igandea, 20:00: Sopela
  • Uztailak 25, astelehena, 20:00: Areatza

Informazioa: Folklore Bizian Jaialdia 2016 (Andra Mari Eusko Dantzari Taldea)



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.