Dokumentuaren akzioak
Contrapasso: sardana eta dantza-jauzien aurrekariari buruzko ikastaroa
Xuriach taldeak Contrapasso-aren inguruko ikastaroa antolatu du Bartzelonan, abuztuaren 23, 24 eta 25erako. Kontrapasaren bilakaeratik sortu dira sardana eta dantza-jauziak, besteak beste. Carles Más dantza-maisu eta musikariaren gidaritzapean, Xuriach taldeko Anna Romaní, Marc Riera eta Francesc Tomás dantzari eta musikariek osatuko dute ikastaroaren emale taldea.
Dantzari eta musikariei begira antolatu da ikastaroa, eta bietan aritzera (musika jotzen eta dantzatzen) gonbidatzen dituzten ikasleak antolatzaileek. Dantzarako jotzen duten musikariak dantzan ikasi eta dantzan aritzera gonbidatu nahi dituzte ikastaroaren tarte batzuetan, dantzarako musika jotzeko dantza ezagutzeak duen garrantzia aintzat hartuta.
Irakasleak
- Carles Más y García: musikaria, dantzaria, dantza tradizional eta antzinako dantzaren maisua, etnokoreologian, musikan eta europako dantzan ikertzailea. Espainiako Dantza Saria, 1985.
- Anna Romaní i Hernandez: dantzaria, koreografoa, pedagogoa eta musikaria. Antzinako dantza eta dantza garaikideko zenbait estilotan espezializatua.
- Marc Riera i Albaiges: musikaria eta falbiol eta tambori eta fagots historikoen pedagogoa, antzinako musikan intrerpretazioan goi mailako tituluduan ESMUC-en.
- Francesc Tomás Aymerich: eskola klasikoan eta folklorean eta etnomusikologian ibilbideak uztartzen dituen musikaria. Dantza laguntzen espezialista.
Datuak
- Tokia: Escuela Municipal de Música Can Ponsic de Barcelona (Av. De Josep Vicenç Foix, 51, 08034)
- Datak: 2016ko abuztuaren 23, 24 eta 25
- Ordutegi orokorra: 9:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
(Azken egunean, 21:00etan dantzaldia Cobla Sabadell-ekin)
- Prezio orokorra: 95 €
- Prezioa, maila altuko musikari sesioarekin (hautazkoa): 110 €
- Izen-emateko epea: bete arte.
- Izen-emateko muga: 30 ikasle
Informazioa: Contrapassos i repartiments de sardana (Xuriach)
Dokumentuaren akzioak