Dokumentuaren akzioak
San Joan jaiak eta dantzak Euskal Herrian
San Joan bezpera da gaur eta Euskal Herriko hamaika txokotan izango dira suak eta dantzan gaur arratsalde eta gauean. Dantzek bihar jarraipena izango dute, izan ere, aurresku, soka-dantza, zortziko, azeri-dantza eta tokian-toki dantza bereziz beteta etortzen zaigu urtero San Joan festa Euskal Herrian. Hona hemen gaur eta bihar ikusi ahal izango diren dantzetako batzuk:
Ekainak 23, San Joan bezpera
- Antzuola: soka-dantza
- Arbizu: zortzikoa
- Beasain: neskatxen esku-dantza
- Abaltzisketa: soka-dantza
- Urdiain: San Juanen kantaita
- Andoain: soka-dantza
- Pasai Antxo: aurreskua
- Iruñea: soka-dantza
- Hernani: gazteen axeri-dantza
- Lasarte-Oria: zortzikoa eta soka-dantza
- Astigarraga: San Joan zortzikoa
- Arizkun: mutil-dantzak
- Donostia: gizon-dantza
- Biarritz: Jon Doni soka-dantza
- Errenteria: soka-dantza
- Agurain: Lezeako zortzikoa
- Segura: sorgin-dantza
- Soraluze: sorgin-dantza
- Guardia: Guardiako dantzak
Ekainak 24, San Joan eguna
- Andoain: axeri-dantza eta soka-dantza
- Eibar: soka-dantza (aurten Aunitz Urtez ezpata-dantzarekin)
- Arizkun: mutil-dantzak
- Tolosa: Bordon-dantza eta soka-dantza
- Altsasu: San Joan zortzikoa
- Usurbil: San Joan soka-dantza
- Uharte-Arakil: San Joan zortzikoa
- Guardia: Guardiako dantzak
- Urretxu: aurreskua
- Muskiz: ohorezko aurreskua
Dokumentuaren akzioak