Dokumentuaren akzioak
Hemen da Portugaleteko Nazioarteko 42. Folklore Jaialdia
Elai Alai Portugaleteko Folklore Jaialdian, 2012-07-21. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA
Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko da jaialdia, baina aurretik, uztailaren 18tik 21era, nazioarteko folklorearen erakusleiho izango dira Portugaleteko kaleak. Elai Alai elkarteak antolatuta, La Canilla ibiltokian egingo dira lehen egunetako emanaldiak. Munduko dantzak ekitaldia, aldiz, Carlos VII etorbidean izango da.
Portugaleteko 42. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:
- Uztailak 18, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazioa La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 19, 21:30ean: Ekuadorreko eta Serbiako taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 20, 21:30ean: Hegoafrikako eta Txileko taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 21, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren amaiera. Mazedoniako eta Euskal Herriko. La Canilla Ibiltokia.
- Uztailak 23, 19:00ean: musika-saioak Txileko, Hegoafrikako eta Serbiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.
- Uztailak 24, 13:00etan: musika-saioak Kubako eta Indonesiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.
- Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n.
Taldeei buruzko informazioa:
- Orce Nikolov (Mazedonia)
- Causanacunchic (Ecuador)
- Kud Branko Cvetkovic (Serbia)
- Temucoko Ballet Folklorikoa (Txile)
- Themba Njilo Fundaizoa (Hegoafrika)
- Elai Alai Euskal Dantzari taldea (Portugalete)
Mundua herriz herri
Uztailaren 17tik 30era bitartean Euskal Herriko zenbait txokotara bidaiatuko dute dantza-taldeek. Horrela, Durango, Berriz, Elgoibar eta beste hamaika herritan munduko leku ezberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da. Hona egitaraua:
Uztailak 17
- Ermua: 19:00etan, Cardenal Orbe plazan, Txileko eta Hegoafrikako taldeak.
- Errenteria: 19:00etan Gamon Zumardian, Mazedoniako taldeak.
Uztailak 20
- Amorebieta: 22:00etan Herriko plazan, Ekuadrorreko taldea.
- Getxo: 21:00etan Biotz Alai plazan, Serbiako taldea.
Uztailak 21
- Arrasate: 22:30ean Monterron parkean, Ekuadorreko taldea.
- Erandio: 19:30ean Mendiguren plazan (Astrabudua), Txileko taldea.
- Bergara: 19:00etan, San Martin plazan, Hegoafrikako taldea
Uztailak 22
- Elgoibar: 20:30ean, Olaizaga kiroldegian, Hegoafrikako eta Txileko taldeak.
- Getxo: 21:00etan Biotz Alai plazan, Ekuadorreko taldea.
Uztailak 23
- Durango: 20:00etan Santa Ana plazan, Mazedoniako taldea.
- Berriz: 19:30ean Berrizko Komentuan, Ekuadorreko taldea.
Uztailak 24
- Errenteria: 19:00etan Gamon zumardian, Txileko taldeak.
- Sopelana: 19:00etan Urgitxieta plazan (Larrabasterra), Serbiako taldea.
Uztailak 27
- Bilbo: 19:00etan Arriaga plazan, Ekuadorreko, Hegoafrikako, Mazedoniako, Serbiako eta Txileko taldeak.
Uztailak 29
- Irun: 22:30ean Faisaiaen uhartean, Mazedoniako taldea.
Uztailak 30
- Gueñes: 20:00etan Galdotxa Arana plazan, Ekuadorreko taldea.
- Loiola: 17:00etan Atari-eder plazan, Hegoafrikako eta Txileko taldeak.
- Sopuerta: 22:00etan Mercadillo frontoian, Mazedoniako taldea eta Elai-Alai.
Informazioa: Nazioarteko 42. Folklore Jaialdia (Elai Alai Euskal Dantzari Taldea)
Dokumentuaren akzioak