Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Erromeriak egiten ia mende bat aritu ostean zendu da Ospas trikitilaria

2017/01/16

2016ko abenduaren 28an hil zen Mendaron, 90 urterekin, Bitoriano Loiola Iriondo Ospas, hainbat erromeriatan aritutako trikitilaria. Askotan, helduan dantzatzeko, pieza bakoitzeko hainbesteko bat ordaintzen zioten bikoteek, eta hala osatu izan zuen maiz erromeriako jornala. Bizi osoa pasa zuen d...

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan 2017 urtarriletik apirilera Gasteizen

2017/01/11

Dantzaldi gidatuen 2017ko programazioa abian du gaurtik aurrera Oihaneder euskararen etxeak Gasteizen. Ilunabarrean dantzan izenburupean iaz abiatu zen dantzaldi gidatuen programa hau. Tradizioan oinarritutako dantzak eta zuzeneko musika uztartzen dira dantzaldi hauetan, Europako balfolk mugimendua...

Gehiago irakurri

Larraungo herri-dantzei buruzko jardunaldia asteburuan Oiartzunen

2017/01/10

Larraungo dantzak landuko dituzte heldu den larunbatean, urtarrilak 14, Oiartzunen, Soinueneak antolatuta. Juan Mari Beltranek Larraun bailarako herri-dantzei buruz egin duen argitalpenaren aurkezpen-ekitaldien barruan egingo dira jarduerok. Larraungo herri-dantzak, Larraungo herrietan XX. mende ...

Gehiago irakurri

Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/09

Kutxaren Gizarte Ekintzak erakundeak,  Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak  ikastaroa antolatu du udaberriko  Aulas Kutxa Kultur Gelak  programaren baitan. Patxi Montero dantza-irakasleak emango du ikastaroa, otsaileko hiru larunbatetan, Kutxak Tabakalerako 4. solairua...

Gehiago irakurri 3

20 bideo ikusienak dantzan.eus-en 2016 urtean

2016/12/27

Ate-joka dugu 2017a eta, joan zen astean albisteekin egin genuen moduan , 2016an zehar dantzan.eus-en gehien ikusitako bideoen rankina egin dugu. Ikustaldi-kopuruaren arabera sailkatuta, eta ikusienetik hasita, jarraian aurten gehien ikusitako 20 bideoak: 1.- Santurtzi 1921 Ohorezko aurreskua ...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2016ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena

2016/12/23

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2016ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren  ebazpena argitaratu du. Azken bi urtetan bezala, denera 400.000 euro emango ditu koreografia sorkuntza, konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpenean eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzan laguntzeko...

Gehiago irakurri

2016ko 15 albiste irakurrienak dantzan.eus-en

2016/12/21

Urtea azken txanpan sartuta atzera begiratzeko unean gaude, eta dantzan.eus-en 2016 honetan interes handiena eragin duten sarreren rankina duzue segidan. Hona aurten gehien irakurri diren 15 albisteak: Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan?  (Oier Araolaza) Ho...

Gehiago irakurri

Iparraldeko dantzarien testigantzak Mintzoak atarian

2016/12/15

Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak ataria sareratu du Euskal Kultur Erakundeak. Bertan 2007-2009 urteetan egindako elkarrizketetatik zenbait pasarte sareratu dituzte, horietako asko dantzariei egindakoak eta dantzaren ingurukoak. Interes handiko elkarrizketak dira asko. Adibidez, ho...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2017 egutegia

2016/12/14

2017ko maskaraden lehen agerraldia u rtarrilaren 22an abiatuko dute Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek. Zu beroako Jauna elkarteko kideak dira maskaradak plazaratuko dituztenak, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteak hain zuze...

Gehiago irakurri

Bilaka kolektiboak zuzendari artistikoa hautatzeko deialdia ireki du

2016/12/07

Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren koreografia zentroa da Bilaka kolektiboa. 37 dantzarik eta musikarik osatzen du taldea gaur egun, eta eskarmentudun koreografoen eta sortzaile berrien lanak uztartzen ditu bere ekoizpenetan. Orain zuzendari artistiko izendatzeko deialdia ireki du, datozen hiru u...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com