Amaia Elizaran, Bilaka, DOOS Colectivo, Ertza dantza, Garazi & Cía, Haatik, Jaiotz Osa, Kukai dantza, MDV, MugMus laborategia Euskadi eta Shakti Olaizola... Hamaika, euskal dantzarien ikuskizunak izango dira Leioan 18. Umore Azokan.
Guztira 50 konpainiek hartuko dute parte, emanaldi erdiak dantza-ikuskizunak izango dira. Euskal konpainiez gain, Andaluziako, Kataluniako, Madrileko, Valentziako eta Balear Uharteetatik etorriko dira dantzariak. Baita, urrutiagotik ere, Frantziatik, Hungariatik eta Herbehereetatik.
Dantzaz gozatzeko aukera paregabea izango da Leioako 18. Umore Azokan. Maiatzaren 18tik 21era, Umore Azokak Kaleko Arteen erakustoki hoberena bilakatuko du Leioa. Umorez betetako antzerkia, musika, performancea, magia... topatuko ditugu Leioan. Guk, dantza-ikuskizunen inguruko informazioa bildu dizuegu:
AMAIA ELIZARAN (Euskal Herria): Raw
Maitzak 18 osteguna, 18:30 Udaletxea/ Maitzak 19 ostirala, 20:30 Pinosolo
Beste pertsona baten menpe gaudenean, nor bere kasa ezin denean moldatu... zer egin ohidute gainontzekoek? Egongo al da norbait laguntzeko prest? Bikote hau Amaia Elizaran tolosarrak eta Jaiotz Osa zumaiarrak osatzen dute eta euren estreinaldia irailean, Dantza Hirian jaialdian, izan zen. Contact teknikaren bitartez mugimenduak aztertzearen eta arriskua eta sentsibilitatea aurrez aurre jartzearen ondorioa da bikotea. Gorputzek bat egiten dute, mimetizatzen dira, baten zentzumena bestearen baitan dago eta une batean bakoitzaren mugak puntu batean barreiatzen dira eta forma estetikoa desitxuratu egiten da.
- Zuzendaritza: Amaia Elizaran
- Antzezleak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
BILAKA (Euskal Herria): Negua
Maitzak 19 ostirala, 22:30 Errekalde plaza
“Negua” Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da, izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari. Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea. Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.
- Koreografia: Mathieu Vivier
- Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier
DOOS COLECTIVO (Euskal Herria): El fin de las cosas
Maiatzak 18 osteguna, 19:00 Udaletxea/ Maiatzak 19 ostirala, 20:30 Udaletxea
“El fin de las cosas” dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.
- Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
- Kanpoko begia: Ana Vallés
- Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
- Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
ERTZA DANTZA (Euskal Herria): Meeting point
Maiatzak 18 osteguna, 22:00 Boulevard/ Maitzak 19 ostirala, 21:00 Boulevard
Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak). Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4x4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-
antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
- Koreografia: Asier Zabaleta and performers collaboration
- Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
- Musika: Bosques de mi mente
GARAZI & CÍA (Euskal Herria): Pausoz pauso
Maiatzak 18 osteguna, 21:30 Jose Ramon Aketxe plaza/Maiatzak 19 ostirala, 19:30 Jose Ramon Aketxe plaza
Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin. Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta. Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.
- Zuzendaritza, Koreografia: Anna Rodríguez
- Eszenografia, egilea, antzezlea : Garazi Pascual Esnaola
HAATIK DANTZA KONPAINIA (Euskal Herria): 70+1
Maiatzak 19 ostirala, 21:00 Udaletxea/ Larunbata 20, 19:00 Udaletxea
Horma batek gaur egungo gizartean sortzen duen muga da; nazio, kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artekoa. Ezberdintasun horiek onartu eta batak bestea aberasteko erraminta moduan erabili ordez, beldurra eta hormak eraikitzen ditugu. Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak? “70+1” Euskal Herria eta gerra zibilean oinarritzen da, nola mendira ihes egin behar
izan zuten askok, eta nola gauean menditik ere jaisten ziren... nola denak ejerzito modura jokaera eta pentsamendu berdina izatera behartzen gaituzten... eta nola pertsona batekeredu horretatik ihes egitea erabaki dezakeen.
- Zuzendaritza: Aiert Beobide
- Koreografia: Iker Arrue (AiDoProject)
- Musika: Pascal Gaigne, Nino Rota
- Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga
HAATIK DANTZA KONPAINIA (Euskal Herria): Korronteari aurre eginez
Maiatzak 19 ostirala, 19:30 Udaletxea/ Maitzak 20 larunbata 20:00 Udaletxea
Denok jarraitzen diogu korronte berari, bizi beharraren presak eramaten gaitu-eta. Gero eta elkarren antz handiagoa eta gero eta gaitasun kritiko txikiagoa izan dezagun, horixe da gizarte honen helburua. Hala ere, desberdinak izaten jarraitzen dugu, eta sentitzeko eta pentsatzeko era desberdina dugu. Nolanahi ere, oraindik ere begiratu beharrean behatu egin behar dugu, entzun ez ezik jaramon egin behar dugu, egin egin behar dugu zain egon ordez, sortu, sentitu eta bizi egin behar dugu. Horrela baino ez gara gai izango gure aldamenekoa ulertzeko eta elkarrekin bizitzeko.
- Zuzendaritza, koreografia: Aiert Beobide
- Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga
JAIOTZ OSA (Euskal Herria): Suddenly
Maiatzak 18 osteguna, 20:00 Udaletxea/ Maiatzak 19 ostirala, 18:00 Udaletxea
Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzadatxikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakartsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konektatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.
- Zuzendaritza, koreografia, antzezlea: Jaiotz Osa
- Zuzendari laguntzailea, jantziak: Xabier Mujika
- Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
- Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap
KUKAI DANTZA & BRODAS BROS (Euskal Herria, Katalunia): Topa
Maitzak 19 ostirala, 18:30 Udaletxea/ Maiatzak 20 larunbata, 20:30 Udaletxea
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.
- Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
- Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
- Musika: Jean Phillipe Barrios
- Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez
MDV (Euskal Herria): Fundiendo el hierro
Maiatzak 18 osteguna, 19:30 Town Hall/ Maiatzak 19 ostirala, 20:00 Town Hall
Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera
jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.
- Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
- Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu
MUGMUS LABORATEGIA (Euskal Herria): Oteizaren (h)aria
Maiatzak 20 larunbata, 19:30 Boulevard Udondo/ Maiatzak 21 igandea, 13:00 Boulervard
Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok
Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.
- Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
- Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
- Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
- Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
- Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Xabi Paya
SHAKTI OLAIZOLA (Euskal Herria): Baldin bada
Maiatzak 18 osteguna, 18:30 Aldapa auditorioa/ Maiatzak 20 larunbata, 20:30 Aldapa auditorioa
Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekintza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saiatzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarrizko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu... Hau dena bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita. Zirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, antzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.
- Ideia originala: Shakti Olaizola
- Zuzendaritza: Jimena Cavalletti
- Koreografia: Maximiliano Sanford
- Antzezleak: Shakti Olaizola, Joseba Negro
- Eszenografia: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
- Jantziak: Azegiñe Urigoitia
LANÓRDIKA (Andaluzia): Rojo estándar
Maiatzak 19 ostirala, 21:30 Mendibile jauregia/ Maiatzak 20 larunbata 20:00 Mendibile jauregia
Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.
- Zuzendaritza: Alba Sarraute, Rosa Díaz
- Sorkuntza, antzezlea: Dario Dumont, Greta García
- Eszenografia: Ascuas Forja, Pepe del Pino, Anna Jonsson
- Argiztapen diseinua: Ernesto Monza
MARCO VARGAS & CHLOÉ BRÛLÉ (Andaluzia): Naufragio universal
Maitzak 20 larunbata, 20:30 Udaletxea/ Maiatzak 21 larunbata, 14:30 Pinosolo
Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez.
- Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé
- Eszenografia: Antonio Godoy
- Jantziak: La aguja en el dedo
ZEN DEL SUR (Andaluzia): Wake App!
Maiatzak 19 ostirala, 21:00 Aldapa auditorioa/ Maiatzak 20 larunbata, 22:00 Aldapa auditorioa
Iraganbide-espazio bat, agente komertzial batek, mantentze-lanetako langile batek, teleoperadore berezi samar batek eta telefono mugikorrarekiko menpekotasuna duen nerabe batek hasiko dute itxuraz dibertigarria den istorio bat; horretan, azken belaunaldiko teknologiak eta kanon psikosozialen existentzia txertatuta daude pertsonaien jokaeretan eta harremanetan. Baina, ustekabeko gertaera batek aldatuko du haien bizitzaren igarotzea, eta errealitateaz duten pertzepzioa. Zer ari da gertatzen? Esna al gaude? Lokartu al gara? Wake up!... Wake Ap!... Wake App! Gogoeta bat, despertsonalizazioari, identitatea galtzeari, menpekotasunari eta gure bizitzako baliorik oinarrizkoen eta funtsezkoenei buruz; zuzeneko musikaren, akrodantzaren, zirkuko tekniken, antzerkiaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez adierazia.
- Zuzendaritza: Javi Parra, Carlos López
- Sorkuntza koreografikoa, Eszenaratzea: Carlos López, María Muñoz, María Prado, Rubén Llorach, Rob Tannion, Javi Parra, Fernando Hurtado
- Antzezleak: Carlos López, María Muñoz, Noemi Pareja, Rubén Llorach
- Musika zuzendaria: Miguel Hiroshi
ES (Katalunia): Polos
Maiatzak 20 larunbata, 18:30 Errekalde plaza/ Maiatzak 21 igandea, 12:30 Errekalde plaza
Kontrako muturrek elkar erakartzen dute... baldin eta mutur horiek elkarrengana hurbiltzeko gogo badute. Baina zer gertatzen da eguneroko egoera sinple batek Pandoraren kutxa zabaldu eta denak kontrola galdu eta anabasa bihurtzen denean? “Polos” norabide zehatzik gabeko bidaia da, erabat galtzera edo muturrak zentzu gabe elkartzera daraman bidaia. Eva Szwarcer-ek eta Emiliano Sanchez Alessik osatutako konpainiaren proiektu berri honek batzen ditu keinua, aireko uztaiaren zirkoko teknikak, pole dance, objektuen manipulazioa, malabarismo horizontalak eta stone ballancing, hau da, harriekiko oreka-ariketak.
- Sorkuntza, ekoizpena: Companía ES
- Kanpoko begirada: Carles Fernández Giua
- Antzezleak: Eva Szwarcer, Emiliano Sánchez Alessi
MAGÍ SERRÁ (Katalunia): Esvorell sonidos en movimiento
Maiatzak 20 larunbata, 19:00 Boulevard/ Maiatzak 21 igandea, 13:30 Boulevard
Esvorellar hitzak esan nahi du zerbaiten ertzak edo izkinak apurtzea. Esvorell denok barruan daramagun elementu naturalaren bilaketa da, energiaz, biziz eta arriskuz betetako ikuskizun koloretsua da; han, maila performatibo berean lotzen dira elkarrekin musika eta dantza. Kataluniako dantza tradizional eta herrikoiaren lau generoak (Ball pla, Jota, Contrapàs eta Rumba) erreferentziatzat hartuta, artista bakoitzak berrinterpretatu egiten du horren esanahia, eta gero taldeko gainerakoekin konpartitzen du, erritual kolektibo baten bidez, eta berreskuratzen du natura eta gizabanakoa konektatzen direneko gizarte-esparrua.
- Zuzendaritza artistikoa: Magí Serra
- Zuzendaritza musikala: Marçal Ramon
- Akonpainamendua: Sònia Gómez
- Dantzariak: Montse Selma, Joana Serra, Magí Serra
- Musikariak: Magí Canyelles, Marçal Ramon, Mireia Vila
MARÍA VILLATE (Katalunia): Mutaciones
Maiatzak 18 osteguna, 19:30 Boulevard/ Maiatzak 19 ostirala, 20:00 Pinosolo
Amets bat... Iratzargailu bat, edo eguneroko ezereza... Andre bat beste egun batez esnatu da laneko errutinara joateko... baina, agian, gaur ez da egun arrunt bat izango... agian, loturak apurtzeko unea izango da... Bilbon jaio eta 2002az geroztik Bartzelonan bizi da Maria Villate; zirku-artista da, eta forma eta mugimenduaren ikertzailea. Tierra kolektiboko kidea da; horren F.I.R.A (19º Circ d’Hivern del Ateneu Popular de 9barris) ikuskizunak, Jordi Aspa zuzendaritzapean, zirku-dantza ikuskizun onenaren Feten 2016 saria irabazi zuen. Hainbat proiektu artistiko eta konpainiatan ibili da, eta Espainia, Frantzia, Polonia, Argentina eta Mexikoko jaialdietan parte hartu; orain “Mutaciones” bere bakarkako lana aurkezten du, antzerki fisikoa eta dantza akrobatikoa batzen dituen hiriko esku-hartze bat.
- Zuzendaritza: Rubén Rio (cia. El Cruce)
- Ideia originala, sorkuntza, antzezlea: María Villate
- Musika-lankidetza: Frédéric Filiatre, Germán Caro Larsen
THE OPPOSITE HAND (Katalunia): Una ilusión de la Golconda
Maiatzak 19 ostirala, 22:00 Errekalde plaza/ Maiatzak 20 larunbata, 22:00 Errekalde plaza
Magritteren “Golconda” margolanak inspiratuta, aireko bikote honek iradokitzen du margolari surrealistaren koadroan inplizitu dauden galderetako bat: Nola egin gogoeta norbanakoaz, jendetzak dena bereganatzen bide dueneko gizarte batean? Airean eskegita, zeruaren eta eraikinen artean, ikuslea gonbidatzen dute gora begiratzera, eta murgiltzera aireko dantzaz, ilusio optikoez eta ikus-entzunezko poetikaz egindako “margolan bizidun” baten imajinarioan. Bi gorputz aurrez aurre, simetriko eta sinkronikoak, antza... baina zer gertatzen da pertsonaietako bat hasten denean mugitzen modu ezberdinez? Ba ote gara, Magritteren margolanean bezala, pertsonaia-jasa bat, denak elkarren berdinak, geure identitatearen bila? Dantza bertikala eta ikusizko poetika.
- Ideia, kontzeptua: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich, Julien Deniau
- Zuzendaritza artistikoa: Ludovica Zoina
- Ikus-entzunezko sorkuntza: Julien Deniau
- Antzezleak: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich
IKER CARRERA (MAdril): #7fm C
Maiatzak 20 larunbata, 14:00 eta 19:30 Udaletxea
“#7fm” lanaren sorreran dago norberaren mugimenduaren ikerketa, hiriko estiloekin bat eginda, dinamika aldeketetan eta hainbat testuratan oinarrituta; emaitza: mugimendu hori desegituratzea. Oso lan fisikoa da; dantzariek esperimentatu egiten dute, eta haien harremana aldatuz doa, intentsitatean zein asmoetan. Madrilgo 30. Koreografia-Lehiaketan finalista, Cuerpo Romo jaialdian eta Cacereseko III. Danza Xtrema koreografia-leihaketan saritua.
- Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
- Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
- Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
MADUIXA TEATRE (Valentzia): Mulïer
Maiatzak 18 osteguna, 22:30 Institututa/ Maiatzak 19 ostirala, 20:30 Institututa/Maiatzak 20 larunbata, 19:30 Institututa
Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.
- Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
- Koreografia sorkuntza: Mamen García
- Dramaturgia: Roser de Castro
- Musika konposaketa: Damián Sanchez
- Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin
MIGRANTS (Balear Uharteak): Frontera
Maiatzak 19 osteguna, 22:30 Errekalde plaza/ Maiatzak 19 ostirala, 19:00 Errekalde plaza
Uneak, oroitzapenak eta pentsamenduak. Bidaiari ekin nahi ez izatea, abiatzean partekatutako malkoak, bidaietan gertatutako heriotzak, iristearen trauma, atzerrian igarotako gau beltzak... irudietan islatzen diren bizitzak, aintzatespena garrasika eskatzen dutenak. Inoiz geldiaraziko ez dituzten indarrak, ezer gutxi geratzen baitzaie galtzeko. Mallorcako konpainia gazte honen “Frontera” lana gorputzezko olerki bisuala da, eta emigranteei buruzko istorio bat kontatzen du, errefuxiatu-esparruei, mugei eta gizakien duintasuna galtzeari buruzkoa. Keinu-antzerkiko lan xaloa, konprometitua eta edukiz betea; haren irudi poetikoek zuzen-zuzen konektatzen dute etengabe inguratzen gaituen errealitate gordin batekin.
- Dramaturgia, zuzendaritza: Maite Villar
- Antzezleak: Maite Villar, Héctor Seoane, Toni Pons, Toni Amengual, Joan M. Pascual
CLAIRE DUCREUX (Frantzia): Silencis
Maiatzak 18 osteguna, 18:00/20:30 San Juan Bautista plaza
Zuhaitz batek xuxurlaka: “Geldi zaitez, bizitzea premiazkoa da eta; hartu denbora berriz ikusteko, berriz aurkitzeko ezagutuaren ezagutuaz dagoeneko ezagutzen ez duzun hori. Hartu denbora entzuteko isiltasuna eta nola batzen diren pentsamenduak, ikusteko geldiaren dantza, berriz sentitzeko zeharo bizirik”. Eztanda bat... errauts-jasa... dar-dar egiten duen zuhaitz batek eta dantzatzen duen arlote batek biziari egiten dioten omenaldia. “Silencis”: dantza-bakartsaio bat, ikusizko antzerkia eta kaleko-clowna, partekatzeko eta bizitzaren erritmo geldi eta sakonean elkarrekin arnasteko gonbidapena... eta aurkitzeko zer gertatzen den...
- Zuzendaritza, antzezlea: Claire Ducreux
BANDART PRODUCTIONS (Hungaria): It Started With a Dance
Maiatzak 18 osteguna, 22:00 eta 23:30 Institutua/ Maiatzak 19 ostirala, 22:00 / 23:30 Institutua
Bandart Productions osatzen dute Katalin Lengyel dantzari eta koreografoak eta Szabolcs Tóth-Zsnew mediako artistak. “Dancing Graffiti” haien lehen lana Glasgown sortu zuten, 2013an; harrezkeroztik ibiliak dira nazioarteko jaialdi, aire zabaleko musika-jaialdi, ekitaldi eta telebistako gala ugaritan. Haien bigarren lana, “You-Topia”, 2014an antzeztu zuten Estrasburgeko Europako Kontseiluan, Demokraziaren Munduko Foruma zela eta. 2015an, “Hackocracy” aurkeztu zuten. Izan al da esku erraldoi baten eta emakume baten arteko amodioa eta baita borroka ere? Mundu magiko eta koloretsu honetan dena izan daiteke. Zuzenean 3D-n proiektatua den esku batek jolas egiten du dantzariarekin, hura txotxongiloa balitz bezala. Oso bikote berezia.
- Koreografia, antzezlea: Katalin Lengyel
- Programazioa, bisualak: Szabolcs Tóth-Zs.
- Musika: The Carny Villains, Hoahio
CIE. CONCORDANCE: (Herbeheereak): Bug n’Buzz
Maiatzak 19 ostirala, 19:00 eta 21:00 Elexalde-estartetxea bidegurutzea/ Maiatzak 20 larunbata, 13:00 eta 21:00 Elexalde-estartetxea bidegurutzea
Bug n’Buzz-ek kafetegi baten terraza jokaespazio bihurtzen du. Bug ikusleen artean mugitzen da, ezohiko dantza batean, mugimendu organiko eta robotikoak eginez. Buzz-ek, berriz, musika-tresna bihurtzen du ukitzen duen guztia: sardeska-biolina, ganibet-baxua, edalontzi-flauta... Eta, hala, soinu-arkitektura efimero bat sortzen dute. Musikaren eta dantzaren bidezko bizipen sentsorial kolektiboa. Cie. Concordancek bere buruari galdetzen dio espazio publikoaren eta pribatuaren arteko mugaz, Internet agertu zenetik lausotu baita. Kafetegiaren terrazak, esperimentaziorako gune bihurtuta, iragandako garaietako sare sozialak sinbolizatzen ditu.
- Konpositorea, musikaria: Adil Kaced
- Antzezlea, koreografia: Maud Payen