Ekainak 22 osteguna
18:00 Ikerketa performatiboaren III. jardunaldia.
Ekainak 23 ostirala
Iker karrera: #7FM (Madrid). Guggenheim Museoaren ingurua.
Estilo hiritarrekin uztarturiko mugimendu batetik abiatu izan dira, dinamika-aldaketak eta egitura ezberdinak landuz. Material hori finkatu dute, garrantzi berezia eskainiz mugimenduaren desegituraketa artikularrari. Oso obra fisikoa da, interes berezia pizten du dantzariak material horrekin esperimentatuz, antzezlearen bila aritzeak.
- Koreografia: Iker Karrera
- Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
- Argazkiak: Francisco Ares
- Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
19:30 Krego Martin-dantza: To be continued… (Bilbo). Aita Arrupe igarobidea.
Bi pertsonak aspaldidanik ezagutzen dute. Elkarrekin dantza egin zuten, eta kontu ugari partekatu zituzten, une jakin batean banatu ziren arte. Ordutik hamarkada oso bat igaro da haien bizitzan, eta berriz elkartzea erabaki dute. Topaketa horrek bidean zehar haien bizitzak busti zituzten aldaketen berri ematen du. Orainaz, etorkizunaz, desiraz, oroitzapenen gainbeheraz… mintzo dira.
- Jatorrizko ideia: María Martín Escudero
- Koreogreafia: María Martín Escudero, Judit Ruiz Onandi
- Antzezleak: María Martín Escudero, Judit Ruiz Onandi
- Jatorrizko Musica: Marc Cano
- Argiztapen-diseinua: Marc Cano
- Jantziak: Krego-Martín Danza
- Ekoizpena: Krego-Martín Danza
- Banaketa: Krego-Martín Danza
- Babesleak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
20: 00 Proyecto larrua: larrua (Gasteiz). Sitios y lugares.
Jordi Vilasecaren dantzari eta koreografo katalanaren eta Aritz López dantzari gasteiztarraren ikerketa eta sorkuntza proiektua da Larrua, breakdance eta dantza garaikidearen arteko hizkuntza komuna bilatzen duena. Arrazoiketarik gabeko bi gorputz, azala folio zuria bailitzan lurzoru anbiguoan, hitzak existitzen ez diren lekuan. Tenperaturak, ehundurak, kontaktu fisikoaren bitartezko ezagutza, ukituz, urratuz, sakatuz, ferekatuz... Kontaktua igorlea da, azala hartzailea eta mugimenduaren motorra, zirraren igorlea.
- Coreógrafo: Jordi Vilaseca
- Bailarines: Miguel Ballabriga, Aritz López
- Música: Alva Noto, Ryuichi Sakamoto
- Iraupena: 15 minutu
20:30 Amaia Elizaran: Raw (Donostia). Kaia.
Bikote-lana, non antzezleek, contact izeneko teknikaren bitartez, sentikortasunari kontrajartzen zaizkion mugimendu arriskutsuak aztertzen dituzten. Norbera beste norbaiten mende dagoenean, jada bere burua zaintzeko gai ez denean… Nola jokatzen du besteak? Bada euskarri gisa balioko dion inor? Une jakin batean, haietako bakoitzaren mugak zabaldu egingo dira, forma estetikoa desitxuratuz. Anbiguotasunak ezkutuan dirau gorputzak batu eta elkar imitatzen duten, eta bakoitzak bere zentzua bestearenean topatzen duen proposamen honetan.
- Konpainia: Amaia Elizaran
- Zuzendaritza: Amaia Elizaran
- Antzezleak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
- Kolaboratzaileak: Gobierno Vasco, Dantzagunea y Topic
- Iraupena: 15 minutu
21: 00 Lali Ayguadé & Juian Sicard: De Camino al Otro (Bartzelona). Guggenheim Museoaren ingurua.
Ikuskizuna bi artistak Baro D´Evel konpainian topo egin izanaren emaitza da. Lali Ayguadék eta Julian Sicardek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia, eta ekimena dantza eta akrobaziaren arteko hizkuntza komuna aztertzean datza. Konpromiso fisiko bat da, norabide berekoa, bi gorputzen espazioan zeharreko bidea egiten duena. Nahasten dira, elkarren pisua sentitzen dute, elkar laguntzen dute, eta leun eta bortitz erortzen dira. Erritmoan ibiltzen dira, norabait balihoaz bezala, bidaian aurrera egiteko elkar ulertu nahian.
- Koreografia: Lali Ayguadé, Julian Sicard
- Dantzariak: Lali Ayguadé, Julian Sicard
- Musika: My Hearts in the highlands. Else Torp – Hainbat autore
- Iraupena: 20 minutu
Ekainak 24
19:00 Laura Cobo: Señor Smith (Euskal Herria). Guggenheim Museoaren ingurua.
Señor Smith Rodney Smith argazkilariaren irudi onirikoetan inspiratutako obra bat da. Haren lanak surrealisten oinordea eta konposizio geografikoak nahasten ditu. Señor Smith obrak argazkilariaren begiradari darion nostalgia, edertasuna eta goxotasuna mugimenduaren bitartez islatu nahi du, mundu magiko bat berrirudikatuz. Objektuak bizitzara dakartza, horiek argazki-papera utzi eta ikuslearekin elkar eraginean aritzen direla.
- Zuzendaritza eta sorkuntza: Laura Cobo
- Antzezleak: María Andrés, Laura Cobo
- Koreografia: María Andrés,Laura Cobo
- Musika: Eugen Moga, Uakti, Moderat
- Jantziak eta eszenografia: Laura Cobo
- Iraupena: 15 minutu
19:30 César Ibarra & Daniela Vázquez: Triple suerte (Mexico). Aita Arrupe igarobidea.
Beste urte batez, Acieloabierto sareak SóloDos En Danza Koreografia lehiaketarekin kolaboratu du (Barva – Costa Rica). Hitzarmen horri esker, lehiaketaren irabazleak sareko hainbat jaialditatik bira bat egingo du. César Ibarra eta Daniela Vázquez mexikarren “Triple Suerte” obrak irabazi du 2017ko SóloDos en Danza saria. Hori dela eta Espainian zehar hainbat jaialditan parte hartuko dute, lan horrekin datoz Lekuz leku jaialdira ere.
20:00 Jaiotz Osa: Suddenly (Euskal Herria). UPV/EHU Bizkaia Aretoa.
Suddenly bihozkada horietatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer musukatzen badut? Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea.
- Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa
- Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika
- Interpretazioa: Jaiotz Osa
- Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
- Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap
- Iraupena: 13 minutu
20:30 Stella Ariadne Spyroua: Ómnira (Grezia). Guggenheim Museoaren ingurua.
Obra Yannis Ritsosen “Agur” bakarrizketan inspiraturik dago. Ritsosek 1957ko martxoan idatzi zuen, ideal demokratikoen aldeko jendearengan shock bat eragin zuen Grigoris Afxentiou zipretar errebeldearen heriotza heroikoa gertatu zenean. Afxentiou indar britainiarren aurka bakarrik borrokatu zen Troodos izeneko eskualdean, Maxaira monasteriotik hurbil zegoen kobazulo batean, Zipren. Bakarrizketa horretan, Afxentiouk bere gordelekuan daraman barne-borroka garatzen eta islatzen du poetak. Zipretar iraultzaileak, mundu hobe bat irudikatuz, sakrifizioaren bidea aukeratu zuen, aldi berean bizirik irauteko giza beharra gaindituz… Yoruba izeneko hizkuntzan —Afrikako dialekto bat—, “Ómnira” hitzak “askapena” esan nahi du.
- Koreografia: Iker Karrera
- Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
- Argazkiak: Francisco Ares
- Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
- Iraupena: 13 minutu
Lindy Hop New Yorken fama hartu duen dantza estilo bat da. Dantzari afroamerikarrek egiten dute Savoy Ballroom izeneko dantzalekuan. Hogeiko hamarkadaren erdialdean Savoyko dantzariek Charleston estiloa dantzatzen zuten eta beste estilo batzuetako elementuak gehitu zizkioten, hala nola “Texas Tommy”, “Black Bottom” eta “Cakewalk” estiloetatik hartutakoak. Dantzari horiek posizio irekiak eta posizio itxi tradizionalak tartekatzen hasi zirenean sortu zen dantza mota hau. Posizio-irekiera hori “Whip” edo “Swing Out” deritzona da.
22:00 Topagunea+Rubik: Nº IV La fiesta de la vida se celebra de diversas formas. La fundición.
Nº IV La fiesta de la vida se celebra de diversas formas antzezlanaren hasieran bi pertsonaiak topo egiten dute herriko jaietan, dantzaldian. Bikote horren eskutik, ikusleek sentsazio eta oroitzapenez jositako bidaia bat egingo dute herrietako jaietako momentu gogoangarrietan zehar; jaien hasierako txupina, sedukzioaren jolas inozenteak, jendea dantzan jartzen duten erritmoak, herriko janaria eta edaria (ezinbestekoak), topa egitea, txaranga, karaokea eta gaizki abestutako kantak, gorputzak elkartzen dituen dantza, bi ezezagunen arteko topaketa intimoa bideratzen duen kilkerren hotsa eta datorren urtera arte jaiei agur esaten dieten su artifizialak.