Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dokumentuaren akzioak

Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

2017/05/19 09:15
Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Baiona, 2016-09-24. Argazkia: Iñaki Zugasti-dantzan.eus CC BY-SA

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 450.000 eurokoa izango da, iaz baino 50.000 euro gehiago. Koreografia sorkuntzan, dantza konpainiak sendotzean, dantza-lanen produkzioan (Dantza-lanak I eta Ekoizpenak II) eta dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntzan emango ditu diru-laguntzak Jaurlaritzak.

Aurtengo deialdian badira aldaketa esanguratsuak. Koreografia sorkuntza modalitatean muga bat ezarri da, gehienez hiru aldiz jaso ahalko da diru-laguntza hori. Bestalde, dantza-lanen modalitate berri bat dago, berezko ezaugarriak dituena (aurrekontu mugatua, formatu txikia, iraupen laburra edo ertaina, ikerketa edo esperimentazioari begira direnak, egile hasiberrien lehenengo proiektuak…). Konpainiak sendotzeko modalitatea, berriz, ekoizpenetik eta bira jardunetatik bereizi da. 

Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:

Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017

  • Eskabideak egiteko epea: 2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 16ra.
  • Eskabidea: Pertsona juridikoek eskabideak, derrigorrean, kanal elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dituzte. Pertsona fisikoek, aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte (aholkua da bide elektronikoa erabiltzea).

Informazioa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017 (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)