Orain arteko ekarpenak
Zumarragako ezpata-dantzari buruzko dokumentala eta ipuina egin dituzte
2017/06/12

Uztailaren 2an Antion eta abuztuaren 15ean Zumarragan bertan egin ohi den ezpata-dantzaren inguruko liburua eta dokumentala prestatu dituzte Antxiña txistulari taldeak eta Irrintzi dantza taldeak 50. urteurrena ospatzeko. Bi taldeek mende erdiko ibilbidea osatu dute eta hainbat ekintza eta ekitald...
Jon Pertikak Teila Saria jaso du
2017/06/09

Durangaldeko dantzak ezagutzera ematen egindako lana eskertuz Durangaldeko Teila Saria eman diote Jon Pertikari . Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatu zuen joan den larunbatean eta bertan eman zioten saria Pertikari.
1937. urtean jaioa da Pertika eta bizitza osoa eman du dantza...
Bost Max sari Euskal Herrira
2017/06/05

Euskal ordezkariek, bost sari jaso dituzte Max sarietan. Espainiar estatuko antzerki eta dantza ikuskizun onenak saritzen dituzte SGAE fundazioak antolatzen duen sari banaketan. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia, Valentziako Palau de les Arts antzokian.
Kukai dantza konpainiak, Oskara ikus...
Dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia
2017/05/19

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 450.000 eurokoa izango da, iaz baino 50.000 euro gehiago. Koreografia sorkuntzan, dantza konpainiak sendotzean, dantza-lanen produkzioan (Dantza-lanak I...
Dantzaz blai dator Leioako Umore Azoka
2017/05/17

Amaia Elizaran, Bilaka, DOOS Colectivo, Ertza dantza, Garazi & Cía, Haatik, Jaiotz Osa, Kukai dantza, MDV, MugMus laborategia Euskadi eta Shakti Olaizola... Hamaika, euskal dantzarien ikuskizunak izango dira Leioan 18. Umore Azokan.
Guztira 50 konpainiek hartuko dute parte, emanaldi erdiak da...
Abian da Gasteizko Dantza Plazan 2017
2017/05/11

Aurreko astean, maiatzaren 5ean egin zen aurtengo Dantza Plazan programako lehenengo saioa. Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatutako dantza-programak, guztira hamar saio antolatu ditu maiatzaren 5etik irailaren 8ra bitartean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko auker...
Telmo Esnal: "Ondo sentitzen naiz dantzan ari naizenean"
2017/05/10

Bere bi pasioak uztartzen ari da Telmo Esnal (Zarautz, 1966), 2017an grabatzen ari den Dantza filmarekin. Ezaguna da zinema-zuzendari gisa egindako ibilbidea, Aupa Etxebeste! ( Asier Altuna rekin batera ) edota Urte berri on, Amona! bezalako filmeak zuzendu baititu, besteak beste. Hain ezagu...
Zuberoako Elgoihen dantza-maisuari buruzko erakusketa Maulen
2017/05/09

Beñat Elgoihen (1888-1959) Atharratzeko dantza maisuari buruzko erakusketa ikusgai da Maiatzaren 13ra arte Mauleko Ondarearen etxean. Bertan paratua da Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka-Euskal dantzaren urratsetan erakusketa eta horren gehigarri da Elgoiheni buruzko informazioa .
Be...
Vianako Printzea saria Jose Lainezek eta Concha Martinezek jasoko dute
2017/05/08

2017ko Vianako Printzea saria Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoei emango zaie. Aurreko astean jakinarazi zuen Nafarroako Kultura Kontseiluak koreografo eta dantza-maisu donostiarrak izango direla sarituak. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 27an izango da Erriberriko errege jauregian. Vian...
Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak euskal dantzak ikastera datoz berriz
2017/05/03

Salt Lake Cityn (Utah, AEB) Dantzako gradua burutzen ari den ballet ikasle talde bat Euskal Herrian izango da maiatzaren 7a eta 14a bitartean euskal dantza tradizionalak ikasten. Orain urte batzuk, 2008an hain zuzen ere, etorri ziren Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak euskal dantzak ikastera...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/
http://lauramintegi.net/[…]/