Dokumentuaren akzioak
Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
Urriaren 13tik 15era prozesioetako dantzen ikastaroa izango da, Cuencan, Carles Mas-en eskutik. Ikastaroa, Cuencako Julian de la orden organo akademiak antolatu du.
Ikastaroan dantza baxuaren forma zaharrenak eta prozesio sakratuetan dituen alderdi funtzionalak aztertuko dira. Horrela, dantza-luzeen forma eta estrukturak ikusiko dira, frantziskotar Francesc Eiximenis-ek 1388an deskribatu zituenak. Era honetako koreografiekin lotura duten errepertorioak ikasiko dira.
Klaseak dantzariei zein musikariei zuzenduta daude, baita musikologoei, irakasleei edota interesa duen orori. Ez da beharrezkoa aurretiko esperientzia. Dantza ikastaroarekin batera clavisimbalum eta organetto ikastaroa ere eskainiko dira David Catalunya eta Guillermo Pérez irakasleekin.
Irakaslea
- Carles Mas: Musikaria, dantzaria, dantza tradizional eta antzinako dantzaren maisua, etnokoreologian, musikan eta europako dantzan ikertzailea. Espainiako Dantza Saria, 1985.
Ordutegia
Urriak 13 ostirala
- 18:00etan, ikasleek harrera, ikastaroaren aurkezpena eta materialaren banaketa.
Urriak 14 larunbata
- 10:00-13:00, klasea.
- 16:00-19:00, klasea.
Urriak 15 igandea
- 10:00-13:00, klasea.
- 16:00-19:00, klasea.
- 20:00etan, ikasleen eta irakasleen kontzertua.
Izen-ematea
Matrikulazioa 150€ da, gehigarri batekin lotako lekua hartzeko aukera ere badago. Organo Akademiaren orrialdean eman daiteke izena ikastaroan.
Dokumentuaren akzioak