Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iurretako dantzariek Humboldten inguruko dokumental batean hartu dute parte

Dokumentuaren akzioak

Iurretako dantzariek Humboldten inguruko dokumental batean hartu dute parte

2017/11/06 07:20
Iurretako dantzariek Humboldten inguruko dokumental batean hartu dute parte

Iurretako dantzariak dokumentalaren grabazioan. Argazkia: Anboto

Humboldt ilustratu eta bidaiari alemaniarrak 1801ean Euskal Herrian egin zuen bidaian oinarritzen den dokumentalean hartu dute parte Iurretako dantzariek. Anboton irakurri dugunez grabaketa ZDF telebista kate alemaniarreko lantalde bat ari da egiten. Berlineko Humboldt Foroarekin elkarlanean ari dira ekoizten dokumentala.

Iurretako dantzariak grabatu ditu Alemaniako lantaldeak eta Anton Mari Aldekoa-Otalora elkarrizketatu dute. Carola Wedel kazetariak dio dokumentalarekin erakutsi nahi dutela 1801ean idatzitako horrek bizirik jarraitzen duela oraindik. Dokumentala 2018ko martxoaren amaieran estreinatuko dute.

Humboldten bidaia Euskal Herrian

Dokumentalerako hainbat dantza grabaketa Iurretan egin dituzte egunotan. 1801ean Humboldtek Durangon ikusi zuen dantzari-dantza. Humboldten azalpenetan zortzi dantzari, lau bikote osatuta ageri zaizkigu. Agintariena izan daitekeena ikusi zuen, dantzarietako batek bandera astintzen duela kontatzen baitu. Gero, dantza nagusi batean zati txikiak dantzatzen direla dio: banaka, binaka, hirunaka edo launaka. Ezkutu modukoekin ere dantzatzen dutela idazten du, hain zuzen deskribapen hori erabili zen, beste batzuen artean Durangoko platillu-soinua berreskuratzeko. Amaitzeko, nahiko garbi azaltzen du txotxongiloa, bi ilaratan aurrekoa bakarrik dantzatzen ari dela, bi dantzarik txikiena altxatzen duela kontatzen du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.