Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Platillu soñua berreskuratu zutela hamabost urte Durangon

Dokumentuaren akzioak

Platillu soñua berreskuratu zutela hamabost urte Durangon

2013/10/10 11:50
Platillu soñua berreskuratu zutela hamabost urte Durangon

Platillu soñua berreskuratu zen eguneko argazkia, dantzari eta musikariak Iñaki Irigoien-ekin. 1999-10-13. Argazkia: Kriskitin.

1999ko urriaren 13an, San Fausto egunez, Durangoko Udaletxe Plazan estreinatu zen Platillu Soñuaren berregite lana. Liñue aurreskuek blogean eman dute efemeridearen berri. Marcos de Alkorta durangarrak XIX. mendean dantzari-dantzaren doinuak bildu zituen eta horien artean ageri zen dantza bezala galduta zegoen Platillu Soñua. Iñaki Irigoien-en laguntzarekin ekin zioten dantza berregiteari. Hurrengo urtean, 2000. urtean, Jose Luis Lizundia, Iñaki Irigoien eta Juan Antonio Aromaren testuekin, Platillu Soñuari buruzko liburuska argitaratu zuen Kriskitin dantza taldeak.

2000. urtean argitaratutako liburuskaren azala. Kriskitin dantza taldea.Hain zuzen ere liburu horretako zenbait pasarte ekarri ditu bere blogera Aritz Lasarguren-ek Ixone Aromaren laguntzarekin. Bertan jasotakoaren arabera, Platillu Soñuaren aipu zaharrenetakoa 1732koa izan daiteke, burdinezko paleta ("paletas de fierro" batzungatik egindako ordainketaren testigantza jaso baitzuen Iñaki Irigoienek kontu-liburuetan. Irigoienen esanetan, Platillu Soñuaren testigantza bat Alexander von Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarrak eskaini zuen, 1801. urtean Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaiaren ondotik. "Ezkutu-dantza" izendatzen du Humboldt-ek eta umeek Corpus festan egin ohi dutela. Dantzari-dantzako sortako dantzak diruditen beste dantzen artean aipatzen du ezkutu-dantza edo Gipuzkoan brokel-dantza moduan ezagutzen denaren antzekoa:

"Ocho niños están en 4 parejas unos detrás de otros, y uno, que se llama el rey, con una bandera en el medio. Este empieza la danza, haciendo al principio tremolaciones con su bandera, y cubríendo con ella a los danzarines, bailan luego éstos y truecan sus sitios diferentes veces. Después alternan danzas particulares con danza general, empezando aquéllas por uno a uno luego dos a dos, después tres a tres, y por último cuatro, de manera que cada uno recorra toda la hilera y todos vengan a tomar parte en ella. Acabado esto recibe cada uno una rodaja metálica redonda, a manera de escudo con un asa de hierro; los muchachos se dividen en dos grupos, y golpean estas rodajas en un compás regular con cambio continuo de sus sitios, compás en que siempre sigue a un golpe suave otro fuerte. Cuando esto ha durado algún tiempo, se ordenan todos en hilera de uno tras otro; el delantero baila solo, y pasa a tomar el último puesto golpeando una rodaja después de otra; lo mismo repiten todos (Después de “todos” tachado : “unos después de otros ”). Después de esto bailan todos juntos y sigue la escena final. Se acercan dos y levantan al pequeño de todos en lo alto sobre sus manos extendidas (“manos extendidas y juntas” corregido de “brazos extendidos y manos juntas”) y juntas, de manera que descanse (”descanse” corregido de ”esté echado”) a todo lo largo sobre las puntas de los dedos. Mientras él yace inmóvíl y solamente trepida con los pies a compás, bailan los otros alrededor de él

"Aún más peligrosa, pero genuinamente patria es la danza de garrotes, Trokiua. Ocho jóvenes mozos, cada uno con un grueso y largo bastón en la mano, hacen toda clase de vueltas de danza, golpeando con los garrotes unos contra otros. Todos los golpes se dan según Compas, y con gran precisión, al pegar uno para el otro, teniendo el bastón con las dos manos horizontal, ya abajo, ya arriba. Como los danzarines golpean con mucha vehemencia, se rompen a veces los garrotes al parar y se originan entonces heridas, en otro caso no, pues poseen una gran habilidad en el dar y parar”.

Humboldt-ek deskribapenaz gain doinuen partiturak ere idatzi zituen, eta horien artean dago gerora Marcos de Alkortak "platillu soñua" izenarekin jaso zuena. Platillu Soñuari buruz Iñaki Irigoien-ek jasotako beste aipu bat 1828an Fernando VII-ak egindako erret-bisitaren ingurukoa da. Kontu-liburuetan aurkitu zuen Irigoienek bisita horretan dantza egiteko "burdinezko zortzi txapa egiteko" ordainketa egin zela: "por ocho chapas de fierro que hizo para los danzantes". Erregeari neskaz eta mutilez osatutako dantzari konpartsa banak dantzatu omen zioten Durangon. Mutilek domingilloa eta neskek kontra-dantzak arkuak eskuetan zituztela. 1886an Durangon ospatutako Euskal Jaietan berriz ere zortzi txapa grabatu eta nikelatu erabili zirela jaso du Iñaki Irigoienek.

Igande honetan, San Fausto egunez Txoritxu alai, Tronperri eta Kriskitin dantza taldeek dantzatuko dute eta Kriskitin dantza taldeak Platillu dantza egingo du udaletxe plazan, hamabosgarrenez. Ohi bezala, 12:30ean artopilak banatuko dira, eta segidan dantzari-dantza (platillu dantza barne dela), gorulari, domingillue eta erregelak egingo dituzte Durangoko dantzariek. 

Informazioa: Platillu soñuaren 15.urteurrena (Liñue aurreskuek)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.