Orain arteko ekarpenak
Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak
2026/02/17
Irudi horiek 1963 grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek Zuberoako Altzürükü herrian. Ez dira hor maskaradak egiten ziren egunean grabatutako irudiak. Kasu honetan dantzariak jantzi eta haien dantzen demostrazioa egin zuten Ikertzaile bikotearen aitzinean. Bost dantzari agertzen dira eta bakoitzak aitzindari bat jokatzen du. Bazterrean bi emazte ikusten dira dantzariak begiratzen baina ez da musikaririk agertzen filmeetan. 00:35 Lehendabiziko dantza egiteko aitzindariak bi lerrotan daude. Alde batetik "galtzak": txerreroa, gatuzaina eta entseinaria. Bestetik "gonak": zamaltzaina eta kantiniersa. Formakuntza honek Gabota dantza oroitarazten du baina puntuen antolaketak, dantzaren estruktura musikala finkatzen laguntzen du. Hor Aitzina pika jauziaren doinua baliatuz dantzatua den koreografia da. Gauza harrigarria beraz, garai hartan eta gaur egun arte, jauziak borobilean dantzatzen baitira Zuberoan. Jauzi motzak direnean (Aitzina pika, Ostalersa, Larrabürrü…) errepikapena puntuekin dantzatzea da bertako ohitura. Gauza oso ez-ohikoa da beraz hor ageri dena, ez baita ohikoa izan jauziei halako koreografia-egitura ematea. 01:19 Formazio berdinarekin Gabota ematen dute dantzariek. Ez da dantza osoa ikusten, baina parte bat baizik. Zamaltzainak eta Kantiniersak "Pas français eta entrexat" puntua egiten dute aitzinera eta gibelera. Beste hiruek haien txandan errepikatzen dute. Horretan gelditzen da filmaketa. 01:36 Bost aitzindariak lerro batean, Barrikada edo Satan-dantzaren doinuarekin egiten duten dantza dugu hor. Lehenik taldeko puntua ematen dute eta bukatu bezain laster, txerreroa doa bakarkako dantza egitera. Irudia moztu egiten da eta ondoren zamaltzaina bakarrik dantzan ari dela ikusi daiteke. Bitartean Aitzindariak banan-banan dantza egin dutela pentsa daiteke. Bukatzeko berriro taldeko puntua ematen dute bost aitzindariek. 02:49 Hemen Godalet dantza ikusi daiteke. Aitzindariak zirkulu erdian daude eta horren erdian basoa dago lurrean pausaturik. Ezkerretik eskuinera ordenu honetan kokatuak daude dantzariak: entseinaria, txerreroa, gatuzaina, kantiniersa eta zamaltzaina. Baso gaineko puntuei dagokionez, entseinaria, txerreroa eta gatuzainarena baizik ez dira ikusten. Nahiz eta bukaera ez ikusi maskaraden tradizioan ohizko moduan egiten den bezala, dantza zamaltzainaren puntuarekin bukatzen dela suposatu daiteke. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Kaskarotak 2026
2026/02/11
Urtarriletik kalez kale, etxez etxe eta baserriz baserri dantzan, kantuan eta festan dabiltza kaskarotak. Goiztiarrenak martxan dira eta gainerakoak datozen asteetan aterako dira; martxora arte luzatuko dute festa askok. Aurten honako herrietako kaskaroten irtenaldiak izango direla jaso du IDBk : ...
Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak
2026/02/03
Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko zenbait iruditan Hauzen (Guilcher 06) eta Urdiñarben (Guilcher 07), goizez ziur aski, eskaini zituzten barrikadak ikusi daitezke, bai eta arratsaldeko emanaldiko dantzak (Guilcher 08) ere. Horien segidakoak dira honakoak, Altzaiko gazteek emandako maskaraden arratsaldeko dantza eta ofizioen emanaldiko irudiak baitira. Hauzen hartuak dira batzuk, baina ez da segur denak Hauzeko emanaldikoak direnik, Urdiñarbe edo beste nonbaitek hartuak izan litezke irudietarik batzuk. 0:23-3:35 Barrikada? Hor agertzen den dantza ez da zuzen identifikatua, baina bi sekuentziako estruktura musikalak dituenez, Barrikada izan daiteke. Hala bada ez dirudi aurretik ikusi dugun maskaraden kronologiarekin bat datorrenik. Beste momentu batean grabatua izan daiteke, Altzaiko maskaradak orain arte ikusi ditugun bi herrietan, Hauzen edo Urdiñarben, baina beste herri batean ere izan daiteke. Horra nola ikusten diren puntuak: 0:23-1:57 Entseinariaren puntua - Laborariaren puntua 1:57-3:35 Entseinariaren puntua - Jauna eta Laborariaren puntua 3:36-4:37 Godalet-dantza Haria galdu eta gero berriro Hauzeko plazara goaz maskaraden kronologia errekuperatzeko. Hor dantzariak godalet-dantza ematen ari dira. Hasieran jauziaren partea ikusten da eta borobilaren erdian Pitxu zozokeriak egiten agertzen da. Ondotik hainbat dantzari baso gaineko puntuak egiten ikusten dira ordena honetan: Marexala, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria eta, azkenik, Zamaltzaina. 4:37-7:56 Barrikada Lehen aurkitutako kasuan gara berriro. Musika gabe zaila da zein dantza den ezagutzea, baina barrikada dela erran daiteke kasu honetan ere. Hor ere dantzariak gerritik bera grabatuak dira eta puntu desberdinak argiki ikusten dira. Kantiniersarena osoki ikusten da hor (Barrikada baldin bada); besteenak, aldiz, parteka baizik ez dira agertzen. Pertsonaiak ordena honetan agertzen dira: Kantiniersa, Zamaltzaina, Txerreroa, Entseinaria, Laboraria. 7:56-8:08 Marexalen ofizioa Azken parte honetan berriro Hauzeko plazan emanak diren maskaradetara goaz. Emanaldiaren zenbait parte agertzen dira grabazioaren bukaeran. Zamaltzain eta Marixalak batera egiten duten antzerki-dantza da lehena, zamaria ferratzeko momentua etorri denean. Ohituraz godalet-dantzaren musika berdinarekin egiten da eszena hori. Behin zamaria ferratuta, zamaltzainak frixat handiak eginez erakusten du ongi ferratua izan dela. 8:08-9:11 Kerestuen ofizioa Kerestuek beren ofizioan egin ohi duten dantza Fricassé izenarekin ezaguna da frantses armadak XIX. mendean irakasten zuen errepertorioan. Bere musika ezaguna da eta sorgin-dantzaren oso hurbil den melodiarekin egiten da. Jauziaren partea egin eta gero (sinple lauetan) jokoa bera egiten dute bi dantzariek. Honako ordenean: makilak lurrean joka, makila bata besteari joka, txaketak elkarri kendu eta belarrietatik tira. 9:11-9:58 Gabota Dantzariek plaza hartu eta gabota dantzatuko dute. Kasu honetan zortzi dantzari dira: Txerreroa, Gatuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entseinaria eta bi Marexalak daude. Gabota borobilean egiten dute, baina bi lehen sekuentziak baizik ez dira ikusten irudietan. 9:58-10:11 Buhame dantza Bukatzeko, buhameen dantza ikus daiteke. Lau Buhame daude hor, ohituraz egiten den kontradantza itxura duen dantza hori emaiteko. Egurrezko ezpata buru gainetik mugituz, ezker eskuinera doaz lehen parte batean eta gero binaka, diagonalean duten lagunarekin gurutzatu eta ezpataz elkar jotzen dute, ez beti goxotasun eta elegantziarekin. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 008. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data: Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak
2026/02/01
Dantza eta erritu berrien atzean dauden prozesuak aztertu dituzte Iruñean egindako dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldietan: nondik sortzen diren, nola txertatzen diren komunitatean edota nola uztartzen diren tradizioa eta berrikuntza. Duguna dantza taldeak antolatutako saioan, Euskal Herri...
Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik
2026/01/28
Bizkaiko dantza talde bati zor dio Altsasuk gaur egun bere inauterien eta herriaren sinbolo nagusi diren momotxorroak berpiztea. 1916koak dira Altsasuko inauterien azken testigantzak, eta 1970eko hamarkadara arte herriko zaharrenek bakarrik gordetzen zituzten haien oroitzapenak. Gaur egun kosta egi...
Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 barrikada
2026/01/23
2026ko maskaradetako aitzindariek Ozazeko frontoian dantzaturiko barrikadaren zatia duzue irudietan. Igandean, urtarrilak 18, hasi dituzte Zuberoan maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek. Lehen eguneko saioak Irurin eta Ozazen egin dituzte; goizeko lehen hiru barrikadak Irurin (herriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian) izan dira eta laugarrena Ozazen, arratsaldeko saioa bertan izan baita. Azken barrikada horretako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikadan talde osoko kide guztiak aurkeztu ohi dira, aitzindariak hasita (txerrero, gatuzaina, kantiniersa, zamaltzaina, entseinaria), marexalak, kukulleroak, jauna eta anderea, laborariak, xorrotxak, kherestuak, eta azkenik kauterak eta buhameak. Irudi hauetan aitzindarien puntuak jaso ditugu; hiru txerrero, bi gatuzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta hiru entseinari aritu dira dantzan, nahiz eta azken bi entseinarien puntuak falta diren. Nahiz eta lehen saioan denek ez duten parte hartu hauek dira 2026ko aitzindariak: Txerreroa: Maeva Sécalot, Amaia Sécalot, Mattin Uturri; Gatuzaina: Luixa Lucuix, Alaia Etxeberri; Kantiniersa: Maddalen Etxebarne, Alicia Etxebeherre; Zamaltzaina: Juantto Ager, Ibai Capot Thornari, Xabi Arhie; Entseniaria: Iluna Oxibar, Esteban Ager, Maia Jaragoihen. Irudiak: Amaiur Aristi. Zümatzeko maskaradak, barrikada, Ozaze, 2026-01-18.
Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia
2026/01/21
Kaskaroten puska-biltzeak eta maskaradak hasiak dira, Malerrekako joaldunak eta mozorroak etorriko dira segidan, eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, goiz datoz data nagusiak eta askok Santa Ageda bueltako jaiekin bat egingo dute. Otsailaren 12an izango da Ostegu...
Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta
2026/01/20
Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskaradak bi egun eta bi herritan filmatu zituzten Guilchertarrek: Hauzen eta Urdiñarben. Aurreko zenbait iruditan Hauzen (Guilcher 06) eta Urdiñarben (Guilcher 07), goizez ziur aski, eskaini zituzten barrikadak ikusi daitezke eta honako hauetan arratsaldeko emanaldiko dantzak ageri zaizkigu. Hauzen eskaini zituzten barrikaden irudien artean azkena, herriko plazan sartuz egiten dutena, ziur aski arratsaldeko ofizioen hasierakoa izango zela aipatu genuen aurretik. Beraz, haren ondotik egindakoak lirateke honako honetan ageri direnak. 00:23-01:20 Moneinak eta Aitzina Pika Hasieran aktore guztiak jauzi bat dantzatzen ikusi daitezke. Aitzindariek, Entseinariak salbu, haien borobila egiten dute, beste arizale guztiek osatzen duten borobil handiagoaren barruan. Aitzindariak ezkerrera dantzan hasita ari dira eta kanpoko zirkulua berriz eskuinera. Dantza-jauziaz gutxi ikusten da, sinple, doble edota pika konbinazio zenbait baizik. Juan Antonio Urbeltz-ek, Dantzak (1978) liburuaren 224. orrialdean 1976ko Altzai-Zunharretako gazteek maskaradetan eskaintzen zituzten dantza eta ofizioen zerrenda jaso zuen eta bertan zehaztu zuenez barrikada haustearen ondotik Moneinak eta Aitzina Pika dantzatzen zituzten, beraz, horiek izango dira irudiotan ikus daitekezkeenak.Kauterak haien modura dantzan ari direla ikusi daizteke noizbehinka. 01:20-03:40 Brale kontrapas Jauziaren formazio berdinean, erran nahi baitu aitzindariak barneko borobilean eta besteak kanpokoan, aktore guztiek, beltz eta gorri, bralearen kontrapasa dantzatzen dute. Jauna dago buru eta Laborariak soka-dantza ixten du. Entseinaria bien arteko hiatoan kokatzen da. Parte hartzaile guztiek publikotik pertsona bat gonbidatu dute dantzara. Irudietan ikusten denez, publikotik gonbidatu dituztenak emakumeak direla dirudi. Irudiak abiadura geldoan grabatuta daude, mugimenduak xeheago ikusi ahal izateko. 03:41-05:00 Braletik jauzia Braletik jauzteaz Txerreroaren puntuaren bukaera ikusten da. Ondotik, Gatuzaina agertzen da bralearen boroblia segituz, kontrapas eta antrixatak egiten, puntuak hasteko tokiraino doala. Abiadura moteldutako irudiak dira orain ere. Bere atzetik Kantiniersak berdin egiten du, baina bi horien puntuak ez dira batere ikusten. Zamaltzainarena, aldiz, nahiko osoa da. Lehena ikusten da nola borobila segituz bralearen erdira doan eta gero puntua bera. Braletik jauziaren musikak dituen hiru parteak dantzatzen dituela ikusi daiteke hor, nahiz eta hirugarrena doi-doia agertzen den irudietan. 05:01-07:03 Karakoiltzea Aitzindarien dantzen atzetik karakoiltzearen partea dator. Hemen ongi ikusten da Entseinariaren lan garrantzitsua dantza horren eboluzioan, berak, bandera higituz eramanen dituelako dantzaren mugimenduak. Lehenik soka-dantzaren burua barnealderuntz eramaten du eta zortzi baten forma duen mugimendu baten ondotik kanpoaldera doa, hasierako tokira berriro eraman aurretik. Horren ondotik, Entseinariak eta Laborariak batera puntu bat dantzatzen dute. Azken puntua itxi eta berehala Entseinaria Jaunarengana doa beste biribilketa bat egiteko, baina aldi honetan borobilaren kanpoaldetik abiatuz. Nahiz eta ez den osoki ikusten suposatu daiteke aurretik egindako mugimendu berdina egiten duela, baina grabazioak ez du erakusten. Berehala Entseinariak bralea buztanetik eramaten duela ikusten da, beste aldetik egin zituen sigi-sagak egiten. Laboraria bere tokira eraman bezain laster Jaunarekin dantzatzen du aldi honetan. Simetria lege denez dantza luze honetan, Entseinariak berriro eramaten du bralea, Laborariaren puntatik, kanpoalderuntz aldi honetan ere. Horra beraz, koreografiaren laburbilduma Biribilketa barnetik, Jaunarekin. Entseinaria eta Laborariaren puntua. Biribilketa kanpotik Jaunarekin. Biribilketa barnetik Laborariarekin. Entseinaria eta Jaunaren puntua. Biribilketa kanpotik Laborariarekin. 07:03-09:08 Godalet dantza Godalet-dantzaren parteak ikusten dira hor. Baso gainean eginak diren puntuak bereziki eta abiadura geldoan ageri dira, mugimenduak zehatzago atxiki ahal izateko. Dantzariak gerritik bera grabatuak dira, baina orain arte protagonistak ziren dantzariak direla pentsa daiteke. Bata bestearen atzetik, Txerreroa, Kantiniersa, Zamaltzaina eta Entseinaria ikusten dira. Azken horrek, puntuaren bigarren errepikapenean, basoa lurrera botatzen duela ikusi daiteke. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Guilcher bilduma 008. Hauze, Altzaiko maskaradak, 1976. Dantzan-en argitaratze data: Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Iruri-Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 Barrikadak
2026/01/19
Hasi dira 2026ko maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Aurtengo lehen hiru barrikadak Irurin izan dira: Iruriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian; eta laugarrena eta eguneko azkena, Ozazeko frontoian. 35 bat gazte elkartu dituzte lau herriek kargu guztiak osatzeko, eta dantzari nagusiei dagokienez, hamabi aitzindariko talde dotorea plazaratu dute. Sorpresaz, Zalgizeko eta Iruriko gazteek 2014an atera zituzten maskaradetako dantzariak ere agertu dira beltzez jantzita; barrikadetan bi belaunaldietako aitzindariak elkarrekin aritu dira dantzan. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako maskaradak, barrikadak, Ozaze, 2026-01-18.
Libertimenduak 2026 egutegia
2026/01/13
Urtez urte gehitzen doaz libertimenduak; aurtengoan Markina-Xemeingoa eta Arrotxapekoa (Iruñea) batu dira zerrendara. Hamaika (11 zehazki) libertimenduren berri jakin dugu; otsailean eta martxoan izango dira Nafarroa Beherea, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian barrena. Bolant-dantzariak eta z...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia
2019/01/17
Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek: "Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso [...]
Dantzan - Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
2018/11/28
Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela [...]
Dantzan - Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2018/10/08
Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/albisteak/beasaindarrak-ziren-dantzariak
Dantzan - Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea
2018/07/10
Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.
Dantzan - Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan
2018/06/18
Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan - Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
2018/04/18
Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko [...]
Dantzan - Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/28
Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak [...]
Dantzan - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2017/11/21
Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.
Dantzan - Folklorea uda garaian
2017/11/02
Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en: "Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko [...]
Dantzan - Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak
2017/10/24
San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker [...]