Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Bilbon

2018/02/14

Iceland Dance Companyk mundu industrializatuari buruzko Black Marrow ikuskizuna eskainiko du otsailaren 16an eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza eskainiko du Islandiako Icelan...

Gehiago irakurri

Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak datoz

2018/02/07

Orain arte Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru laguntzak deialdi bakar batean jasotzen ziren, baina 2018an, hiru deialditan aterako dira. Oraingoz, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzen deialdia bakarrik argitaratu du Jaurlaritzak. Sorkuntza Kultura...

Gehiago irakurri

Jean Nesprias euskal dantza irakaslea zendu da

2018/02/06

Jean Nesprias (Biarritz, 1927) dantzaria, dantza irakaslea, zuzendaria eta txistularia atzo hil zen 91 urterekin. 1955ean erabaki zuen euskal dantzaren irakaskuntzaz bizitzea. Euskal Herriko parrokietan, eskola pribatuetan eta kultur elkarteetan ibili zen dantza irakasle gisa. 1969an, Gazteria ...

Gehiago irakurri

Hartzaro festibala 2018, otsailaren 3tik 13ra

2018/02/01

Hartzaro festibala otsailaren 3tik 13ra ospatuko dute Uztaritzen aurten 22. aldiz. Herri Soinu elkarteak egitarau oparoa antolatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Neguko festa honetan, ohiturak eta ikuskizun berriak herritarren artean zabaltzea da asmoa. Inauteri igandean, otsailaren 11an...

Gehiago irakurri

Berreskuratu zituztenetik 25. aldiz ospatuko dituzte inauteriak Lizartzan

2018/01/31

Inauteriak berreskuratu zituztenetik, hogeita bosgarrenez ospatzera doaz aurteagoan Lizartzan Otsolar elkarteak argitaratutako inauterietako aldizkarian irakurri dugunez. Festen berreskurapena ulertzeko 1993. urtera egin behar dugu salto. Lizartzako inauteriak, 2004-02-15. Argazkia: Oie...

Gehiago irakurri

Santibateren ondoren etorriko da libertimendua Amikuzera

2018/01/30

Amikuzeko gazteak buru-belarri dabiltza libertimendua prestatzen. Dantzariak  antrexantekin hasiak dira larunbat goizetan, musikariak jadanik trebatuak dira eta zirtzilak ere lanean dabiltza. Santibateren ondoren helduko da libertimendua otsailaren 25ean. Lehen topatzea otsailare...

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra izango da Victor Ullate Ballet konpainiaren zuzendari artistiko berria

2018/01/29

Lucia Lakarrak hartuko du Victor Ullate Ballet dantza konpainiaren zuzendari artistikoaren kargua . Hamazazpi urtean Eduardo Laok izan duen ardura , datorren irailean hartuko du Lakarrak . ...

Gehiago irakurri

Bilbo dantzan jartzeko 47 ekitaldi Dantza Plazetan 2018 programan

2018/01/25

Urtarrilaren 27an izango da aurtengo Dantza Plazetan egitasmoko lehenengo ekitaldia. Kultur programa horri esker, Bilboko hainbat barruti eta auzotan erromeria eta ikuskizun ugari egingo dira urte osoan zehar. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak sustatzen du Dantza Plazetan egitasmoa, eta Bilboko za...

Gehiago irakurri

Elirale konpainia ikastetxeetan ari da prestatzen Artha ikuskizuna

2018/01/23

Elirale dantza konpainia Artha ikuskizunaren inguruko tailerrak egiten ari da hainbat ikastetxetan. Abenduan hasi ziren egonaldiekin eta maiatzera arte arituko dira ikasleekin lanean. Artha ikuskizunaren sortze-prozesuaren muina nerabeei eskeintzen diete Pantxika Telleriaren zuzendari...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2018 oinarrizko egutegia

2018/01/12

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerre...

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com