Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da

Dokumentuaren akzioak

Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da

2019/03/06 10:20

81 urterekin hil da Maria Teresa Fagoaga (Donostia, 1938) ballet irakaslea. Jose Uruñuelarekin hasi zen balleta ikasten. 1950eko hamarkadan Danza Fagoaga ballet-klasikoko eskola ireki zuen. Fagoaga bere ahizpa Maria Jesus pianojolearen laguntzarekin hasi zen klaseak ematen. Sei hamarkada aritu da dantza irakasle lanetan, 2016. urtean jubilatu zen arte. Egun, bertan formatu zen Pilar Zabalak zuzentzen du balleta, jazza eta hip-hopa erakusten diren eskola.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen bultzatzaileetako bat izan da. 2011n, elkarteak banatzen duen Dantzaren Dedikazioari saria jaso zuen. Saria emate ekitaldian, Fagoagaren irudiak jasotzen dituen bideo hau eskaini zuten.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.