Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

40. Mutxiko Eguna, Betti Beteluri omenaldia eta kabalkadak izango dira Herri Uztan

2018/10/08

Herri Uzta festibala antolatu du urriaren 11tik 14ra Herri Soinu elkarteak, H ats Berri eta Errobiko Kaskarotak elkarteen laguntzarekin. Aurtengoan nabarmentzekoa da, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta, ...

Gehiago irakurri

Dantza-soka

Irura
2025/09/27 13:00

Gorputza protagonista den dantza zikloa irailetik azarora Bilboko La Fundicionen

2018/09/27

Besteak beste, Jérôme Bel, Cesc Gelabert, Olga Pericet, Mumusic Circus konapinia, La Otra Danza-Asun Noales konpainia eta Marta Carrasco izango dira Bilbon. Dantzaldian ohikoa dena moduan, zineak ere hartuko du lekua. Aurten, EHUko ikus-entzunezko komunikazio departamentuaren kolaborazioarekin, Z...

Gehiago irakurri

Zuberoako dantza-maisuak, Besta Berri eta Lapurdiko kaskarotei buruzko inbentario fitxak egin dituzte

2018/09/26

Euskal kultura ondare immaterialaren bost inbentario-fitxa argitaratu ditu eta beste bost argitaratzea aurreikusten du Euskal Kultur Erakundeak . 2015ean, Frantziako kultura ministerioak, kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendutako egitasmo ...

Gehiago irakurri

Zinea euskal dantzari begira jarri du Telmo Esnalek

2018/09/25

Telmo Esnalen "Dantza" filma oiartzun handiarekin estreinatu da Donostiako Zinemaldian. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izan zen emanaldia eta atzo publiko zabalarentzat, gaur, bihar eta larunbatean ere ikusgai izango da. Dantza filmaren estreinaldia, Donostia, 2018-09-24. ...

Gehiago irakurri

Akelarre dantza taldea Argentinako euskal astean izango da

2018/09/24

Hendaiako Akelarre dantza taldea 2018ko Argentinako Euskal Astera gonbidatu dute. Mar del Platako Denak Bat euskal etxeak antolatutako euskal astea azaroaren 5etik 11ra izango da eta hendaiarrak han izango dira dantzan. La Plata eta Buenos Airesen emanaldi bana emango dituzte eta Mar del Platan...

Gehiago irakurri

Euskal dantzari buruzko berezko titulua eskainiko du EHUk

2018/09/20

Euskal dantzaren inguruko hiru modulutan banatutako berezko titulua antolatu du EHUk ikasturte honetarako. Diplomak, euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal da...

Gehiago irakurri

Dantza Hirian jaialdia irailaren 15etik 30era

2018/09/14

Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren ...

Gehiago irakurri

Migel Angel Sagaseta omenduko du Euskal Herriko txistulari elkarteak

2018/09/11

Omenaldia eskainiko dio Euskal Herriko txistulari elkarteak Migel Angel Sagaseta Aristegiri (Ituren, 1941) irailaren 15ean Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskainiko zaizkio Urdiaingo txistulariari. Jean Mixel Bedaxagar,...

Gehiago irakurri

Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira Basaurin

2018/09/10

Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin. Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira beren herriko dantzak erakusten. Azken 40 urteetan lehenengoz ikusi ahal izango ditugu Basaurin Villabuena herriko dantzak bertako ga...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com