Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak

2019/03/07

Dantza, antzerkia diziplina anitzak izango dira Donostiako antzeztokitan  martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA azokan. Donostia arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, 32 konpainia, 33 ikuskizun eta 36 emanaldirekin. Aurtengo gaia boterea da, eta "nagusitasun hegemonikoa iza...

Gehiago irakurri

Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da

2019/03/06

81 urterekin hil da Maria Teresa Fagoaga (Donostia, 1938) ballet irakaslea. Jose Uruñuelarekin hasi zen balleta ikasten. 1950eko hamarkadan Danza Fagoaga ballet-klasikoko eskola ireki zuen. Fagoaga bere ahizpa Maria Jesus pianojolearen laguntzarekin hasi zen klaseak ematen. Sei hamarkada aritu da ...

Gehiago irakurri

Iruinkokoa plazaratuko dute igandean Iruñean

2019/03/01

Inauteri Igandean Iruinkokoa izeneko artedrama plazaratuko dute Iruñean. Alde Zaharreko inauteriei ekarpen bat egiteko helburuarekin Iruñeko hainbat taldek eta norbanakok elkarlanean, dantza, antzerkia eta bertsoak oinarri dituen herri-antzezpena prestatu dute. Zaldiko Maldiko , Euskaldunon B...

Gehiago irakurri

Breakdancea 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan egon daiteke

2019/02/27

Buenos Airesen ospatu ziren Gazte Jokoetan breakdanceak izan zuen arrakastaren ondoren, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako proposatu dute breakdance diziplina. Kirol gonbidatu moduan aurkeztuko litzateke, surfa, skatea eta eskaladarekin batera. Azken hiru kirol horiek Tokioko 2020ko Olinpiar Joko...

Gehiago irakurri

Soka erakusketa ikusteko azken aukera da egunotan Gasteizen

2019/02/26

Soka, Euskal dantzaren urratsetan erakusketa Euskal Herriko azken geltokian da, Gasteizen hain zuzen ere. 2015ean hasi zuen ibilbidea Biarritzen multimedia erakusketak, euskal dantza publiko zabalari gerturatzeko helburuarekin. Ordutik, erakusketa ibiltariak, 17 herri bisitatu ditu eta orain Oiha...

Gehiago irakurri

Dantza filmaren arrakasta zinemetan: 10 aste, 40.000 ikusle, kritikak eta erreakzioak

2019/02/21

Fenomeno berezia gertatzen ari da Dantza filmarekin zineetan. Hamar aste daramatza Telmo Esnalen pelikulak zinematan: hamar aste, 56 herri eta 40.000 ikusle. Irailaren 24an aurre-estreinatu  zen  Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean eta abenduaren 21etik  Hego Euskal Herriko aretoetan d...

Gehiago irakurri

Hartzaro festibalean murgildu dira Uztaritzen

2019/02/19

Hasi dira inauteriak Uztaritzen, joan den otsailaren 15etik martxoaren 5era arte egitarau zabala antolatu dute. Neguko festen barruan, Hartzaro festibala antolatzen dute Uztaritzen. Udaberriari ongi etorria ematea dute helburu, ohitura eta sorkuntza oinarrian dituztela, gazteek, haurrek, helduek et...

Gehiago irakurri

Euskal Herritik Eskoziara dantzara

2019/02/15

Etxepare Institutak bultzatzen duen "ScotlandGoesBasque" egitasmoaren barruan, hainbat euskal dantzarik Eskoziako kultur jaialditan parte hartuko dute. Programa horren bidez, hainbat diziplinetako euskal artistek eta sortzaileek, tartean dantzariak, emanaldiak eskainiko dituzte Eskozian urtarrile...

Gehiago irakurri

25 urteko ibilbidea ospatzeko ikuskizuna aurkeztuko du Verdini konpainiak

2019/02/08

Konpainiaren 25 urteak ospatzeko "Nire, zure, gure Verdini: 25 urte" ikuskizuna aurkeztuko du Verdini dantza konpainiak igande honetan. Isabel Verdini zuzendariaren eta dantza taldeko dantzarien arteko elkarrizketetatik sortu da emanaldi berria. Hogeita bost urteko ibilbidean zehar aurkeztu dituzte...

Gehiago irakurri

Dantza-gidari ikastaroa Patxi Perezen eskutik

2019/02/06

Larunbat honetan hasiko da Soinuenea fundazioak,  Patxi Perezen gidaritzapean, antolatu duen dantza-gidari ikastaroa. Antolatzaileek azaldu digutenez behar edo falta batetik sortu da formazio hauek antolatzeko ideia, "Erromeriak antolatzen hasi eta dantzaldi horiek gidatzeko pertsonak falta zi...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com