Dokumentuaren akzioak
Jantzari dokumentala martxoaren 26an aurkeztuko da
Iurretako dantzarien 150 urteko historia jaso duen dokumentala aurre-estreinatuko dute martxoaren 26an. Jone Guenetxeak eta Carlos Iglesiasek zuzendu dute dokumentala eta David Maeztuk eta Xabier Zabalak egin dituzte errealizazio lanak. 2018an Iurretako neska-mutilek osatutako dantzari zortzikotea eta 2019an ospatu zen Urrijena jaia oinarrian hartuta, Iurretako eta beste hainbat dantzariren lekukotzak eta ikerlarien iritziak jaso dira. Iurretako dantzariek, Anboto komunikabideak eta Bideografik ekoiztetxeak elkarlanean eginiko lana da Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna dokumentala.
Estreinaldia
Martxoaren 26an izango da dokumentalaren aurre-estreinaldia. Durangoko Zugaza zineman bi emanaldi egingo dira, bata 18:00etan eta bestea 19:30ean. Proiekziorako sarrerak Anbotoren bulegoan jaso daitezke ostegunetik (martxoak 12) aurrera. Pertsona bakoitzak lau sarrera hartu ahal izango ditu gehienez.
Sinopsia
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
- Argazki Zuzendaria: David Maeztu
- Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
- Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
- Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
- Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
- Musika programazioa: Nerea Alberdi
- Audio Postprodukzioa: Bideografik
- Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
- Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
- Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga
Dokumentuaren akzioak