Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza ekitaldi gehienak bertan behera gelditu dira

Dokumentuaren akzioak

Dantza ekitaldi gehienak bertan behera gelditu dira

2020/03/13 09:25

Koronabirusa dela eta ezarri diren prebentzio neurriak jarraituz, kultur azpiegiturak eta dantza eskolak itxi eta dantza ekitaldiak eta klaseak eten dira. Atzo goizean aurreikusten zen, beste eremuetan aplikatzen ari ziren neurriek dantzari ere eragingo ziotela eta eguerditik aurrera baieztatzen joan ziren hainbat ekitaldiren eteteak. Emanaldiez aparte, Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola, eta beste hainbat musika eta dantza eskola ixteko erabakia hartu da. Dantza talde askok gelditu egin dute beraien eguneroko jarduna eta datozen egunetan ez dute taldean entsegurik egingo. 

Programazioa geldirik

Ezohiko egoeran gaudela ikusita, ez dugu dantza-agenda bidali. Ekitaldi guztiak ezin ziurtatu, baina orokorrean, hurrengo egunetako dantza-programazioa bertan behera gelditu da.

Besteak beste, martxoaren 10etik 29ra antolatuta zegoen Bilboko Loraldia festibala ez da egingo. Aura teatroaren Txak txak, Mizel Thereten Diagonalean zehar, Haatik konpainiaren Errimak bi bertsotan eta Elirale konpainiaren O! ikuskizunak aurkeztekoak ziren eta Aukeran konpainia eta Amaia Elizaranek Alos Quartet laukotearen kontzertuan parte hartu behar zuten. Larunbat honetarako iragarrita zegoen Zornotzan Martin Zalakin ikuskizuna, baina bertan behera utzi dute. Jantzari dokumentalaren aurkezpena ere atzeratu egin da.

Emanaldiez gain, hurrengo asteetako hainbat dantzaldi suspenditu dira. Aiko taldeak, esaterako, hurrengo 15 egunetarako prestatuta zituen Dantzaldi Ibiltariko eskolak eta ekimenak atzeratzea erabaki du. Herrixa Dantzanek hilaren 29rako antolatuta zuen Aniez Cecconek gidatutako dantzaldia ere ez da egingo.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.