Orain arteko ekarpenak
Soka erakusketa Beasainen da ikusgai bihartik aurrera
2019/09/27

Beasaingo Igartza Jauregian ikus daiteke Euskal Kultur Erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa irailaren 28tik urriaren 23ra. Aurtzaka dantza taldearen 40. urteurrenaren eta Beasaingo udazken kulturalaren barruan egingo du parada Goierrin erakusketak. Erakusketarekin...
Dantzaldia jaialdia Bilbon hogeigarrenez
2019/09/26

La Fundicion Aretoak antolatzen duen Dantzaldia jaialdia irailaren 26tik 12ra izango da aurtengoan. Hogei urte bete ditu jaialdiak eta antolatzaileek festa giroan ospatuko dute ibilbidea. Datozen hiru hilabeteetan nazioarteko dantzari begira izango dugu Bilbo . Paris, Sevilla , Bartzelona, ...
Explica Dansa euskal dantzari begira
2019/09/25

Bi hamarkada daramatzate Toni Jodar eta Beatriu Daniel dantzari eta sortzaile katalanek Explica Dansa proiektuaren bidez dantzaren dibulgazio lanak egiten. Dantza tradizionala jarri du jomugan hurrengo proiekturako eta euskal dantza tradizionalean lanean diharduten dantzari, koreografo, sortzaile e...
Dantza filmak EZAE Saria jaso du euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik
2019/09/24

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen saria jaso berri du Telmo Esnalen Dantza filmak eguerdian Donostiako Kursaalen egin den ekitaldian. E uskal zinemagintza industriari egindako ekarpena eta filmaren arrakasta , ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aitortu zaizkio Esnalen lanari. ...
Ingurutxoa birsortu dute Aurizperrin
2019/09/24

Pasa den San Bartolome jaietan ingurutxoa plazaratu dute Aurizperriko herritarrek. Aurten 750 urte dira herria sortu zela eta urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatzen ari dira, horien artean, herrian galdua zen dantza berriro osatu eta aurkeztea.
Patxi Arrarasen Danzas e indumentaria de...
Torralba del Rioko dantzariak lehenengo aldiz herritik kanpo Euskal Herriko Dantza Agerketan
2019/09/20

Torralba del Rioko dantzariak, Gasteizko Adurtza, Iurretako Mikel Deuna, Donostiako Goizaldi, Donibane Lohizuneko Begiraleak eta Lizarrako Larraiza dantza taldeek hartuko dute parte aurtengoan Basaurin ospatzen den Euskal Herriko Dantza Agerketan. Irailaren 20tik 22ra arteko egitaraua osatu dute...
Errimak Oinetanen bigarren partea dakar Haatikek: Errimak Bi Oinetan
2019/09/19

Irailaren 27an, 20:00etan Hondarribiko Itsas Etxean estreinatuko du Haatik konpainiak bere lehen lanaren irakurketa eraberritua. 2012 . urtean Errimak oinetan ikuskizuna aurkeztu zuten; bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia. Orain aurkeztuko duten ...
Dantzari buruzko bigarren monografikoa argitaratu du Ausart aldizkariak
2019/09/17

Dantza ikerketak jasotzen dituen alea kaleratu berri du Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak argitaratzen duen Ausart , arte ikerkuntzarako aldizkariak . Dantza ikerketak eta artikuluak soilik jasotzen dituen bigarren aldea da plazaratu dutena.
E...
Dantza garaikidea herritarrengana hurbilduko da Dantza Hirian jaialdian
2019/09/11

Amaiur Luluagak eta Ziomara Hormaetxeak beren azken lanak estreinatuko dituzte Dantza Hirian jaialdian. Horiekin batera beste hamahiru dantza-konpainien lanak izango ditugu ikusgai irailaren 13tik 29ra Dantza Hirian jaialdian. Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia, Pasaia, Baiona eta Hondarribia...
Erriberak bere soka-dantza izango du
2019/09/10

Sortu berri duten Tuterako soka-dantza dantzatuko du Laya dantza taldeak ostegun honetan 20.30ean Tuterako Plaza Zaharrean. Taldeak Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortu nahi izan du: "Ez dugu ia ezer ezagutzen guregana iritsi diren dantzen egileen inguruan, eta bakarrik azken gara...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian
2025/05/30
Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:
"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen
2025/02/10
Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:
Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak
2024/08/29
Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/06/20
Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/23
Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/04/11
Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/08/04
Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/07/28
Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Dantzan on Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
2022/12/03
Gure dolumiña.
Urbeltz familia.
Urbeltz familia.
Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!