Dokumentuaren akzioak
Martin Zalakainek Gasteizen hasiko du emanaldiz beteta datorren 2020 urtea
Urtarrilaren 4an Gasteizen hasi eta abenduaren 26an Donostian bukatuko da Pio Barojan nobelan oinarritutako ikuskizuna. Emanaldiz betetako 2020 urtea du aurretik Martin Zalakainek, Argia eta Artedramaren dantza, musika, antzerki eta literatura ikuskizunak. Gasteiz eta Donostiaz gain, Elgoibar, Zornotza, Deba, Beasain, Hondarribia, Astigarraga eta Portugaleten ikusteko aukera izango da Juan Antonio Urbeltzen koreografia, Ander Lipusen taula-zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiaz osatutako ikuskizuna. Emanaldiren bat gehiago izan badaiteke ere, oraingoz 2020an egutegi honakoa izango du Zalakainek:
Martin Zalakain 2020
- Urtarrilak 4, Gasteiz
- Urtarrilak 18, Elgoibar
- Martxoak 14, Zornotza
- Apirilak 25, Deba
- Maiatzak 23, Beasain
- Irailak 12, Hondarribia
- Urriak 24, Astigarraga
- Azaroak 21, Portugalete
- Abenduak 26, Donostia
Zalakainen abenturak
2017ko azaroan estreinatu zen Martin Zalakain Bilboko Arriaga antzokian, eta 10.000 ikusletik gora izan ditu dagoeneko Donostian Victoria Eugenian, Iruñean Baluarten, Baionan Scene Nationalen, Biarritzen Maitaldian, Gernikan, Eibarren, Andoainen, Urretxun, Azpeitian, Basaurin eta Arrasaten egindako emanaldietan. 2020an egingo dituen emanaldiekin borobildu daiteke Argia dantzari taldea eta Artedramaren ikuskizun honen ibilbidea.
Dokumentuaren akzioak