Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Zigor-dantza berpiztu dute Eskoriatzan

2025/07/02

77 urtez galduta egon den dantza berreskuratu du Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeak. 1948. urteko bi argazkiren testigantzatik abiatuta, zigor-dantza deituriko soka-dantza edo aurreskua birsortu dute . Uztailaren 1eko arratsaldean kaleratu dute dantza. Zain-zain ziren herritarrak Fernando...

Gehiago irakurri

Muxikoak

Errenteria
2025/10/12 12:00

Aukeran: Amama

Beasain, Usurbe Antzokia
2025/10/12 16:45

Nork hartuko du Malandainen erreleboa Miarritzeko Zentro Koreografikoaren zuzendaritzan?

2025/05/28

Malandain Ballet Biarritz - CCN Zentro Koreografiko Nazionalaren zuzendari berria hautatzeko prozesua abiatu da Miarritzen. Thierry Malandainek erretreta hartuko du, eta Frantziako estatuak dituen bederatzi Zentro Koreografiko Nazionaletako bat izanik horren zuzendaritza hautaketa bideratzeko arau...

Gehiago irakurri

Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/23

Euskal Dantza izena ipini diote Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek Taghian (Maroko) ireki berri duten bideari (8a/320m). Taghia herrixka berberea Atlas Garaian (Maroko) dago eta ezaguna da eskalatzaileentzat hango Oujadeko horma ikaragarria. Iker Pou eta I...

Gehiago irakurri 1

Mikhail Baryshnikov dantzari letoniarrak idatzi du 2025eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko Mezua

2025/04/29

Hitzez adierazi ezin diren gauzak dantzaren bidez adieraz daitezkeela dio Mikhail Baryshnikov-ek (Riga, Letonia, 1948) 2025eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuan . Egun New Yorken bizi den dantzariak 50 urteko ibilbidea darama dantzan, antzerkian, telebistan eta zineman; eta argi du dantza dela...

Gehiago irakurri

Zuberoa dantzan batuko da berriz 'Aitzina Biga' ikusgarrian

2025/04/04

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. 100 parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Biarritz, Arrasate, Iruñea eta Atharratz...

Gehiago irakurri

Disiden.Cía: Bipidestrukzioa

Tafalla, Tafalla Kulturgunea
2025/10/11 18:00

Henri Duhauren lanen eta elkarrizketen bilduma handitzen Mintzoak-en

2025/03/17

Henri Duhau (Beskoitze, 1942) irakasle, dantza-sustatzaile eta idazlearen obra digitalizatuta zuen EKE k Mintzoak.eus atarian, eta, orain zenbait pasarte eta lan gehitu dizkiote. Senpereko Zirikolaz dantza taldeari buruzko liburua ipini dute eskuragarri, baita berari egindako elkarrizketetako ...

Gehiago irakurri

Han eta hemen mozorro berriak loratzen

2025/02/28

Inauteri berrien sortze eta birsortzeak ez du etenik. Dibertimenduen zabalkundeak jarraitzen du, garai bateko puska-biltzeei baserri-bide gehiago agertu zaizkie eta han hemen gero eta ugariagoak dira mozorroen aldaera eta lehengusuak: txantxoak, kokoak, kokomarruak, kukumarroak, anarruak, momotx...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com