Orain arteko ekarpenak
Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena
2010/11/25
Pasa den azaroaren 19an, Italian, San MIchele all'Adigen, Carnival King of Europe izeneko egitasmoaren bigarren ekinaldiaren aurkezpena egin da. Europako inauterien ikerketa zabal bat da, Europako diru-laguntzekin burutzen ari dena. San Michelen izan ziren nazioarteko hainbat ordezkari, besteak beste, Bilboko Euskal Museoko ordezkariak ere.
Soinua eszenan lantzeko ikastaroa Gipuzkoako Dantzagunean
2010/11/24
Hamalauzanko elkarteak eszena eremuan soinuaren erabilera nork bere gorputzetik abiatuta lantzeko ikastaroa antolatu du. Itziar Madariagak emango du ikastaroa datorren abenduaren 11an.
Maitasuna dantzan eta dantzan maitasuna
2010/11/23
Dantza taldeetan elkar ezagutu eta familia sortutakoak asko dira. Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak gai horren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Erakusketa, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira.
Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean
2010/11/22
Datorren azaroaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Pasaian "Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa", Pasaiako Udala, Gipuzkoako EDBk eta Alkarkide elkarteak antolatuta.
Manuel Delgadoren hitzaldia Iruñean, Ortzadarren jardunaldiak borobiltzeko
2010/11/17
Urrian ospatu ziren Ortzadarren Folklore Jardunaldietan, Manuel Delgado antropologoak ezin izan zuen bere hitzaldia eskaini. Datorren azaroaren 19an izango da Iruñean, atzeratutako aurkezpena egiteko. Hiri-koreografiak izango ditu hizpide.
Boterea eta beldurra aztergai Dakumeneren Raices lanean
2010/11/17
Ama, Aita eta alaba. Familia dira etxean Victoria, Gustavo eta Luna eta familia bat irudikatzen dute eszenatokian. Botereaz, gehiegikeriaz eta beldurraz gogoeta egin nahi izan du Gorosito-Mujica familiak, eta "Raices" ikuskizuna da kezka horren emaitza. Azaroaren 4an aurkeztu zen Bilbon.
Larraineko dantzariak Txinan izan dira
2010/11/15
Larraineko Errege txopitak taldeko dantzariak Txinan izan dira, dantza jaialdia batean. Naning hirian ospatu da jaialdia eta Larraineko Errege txopitak taldeko sei kide izan dira jaialdian Zuberoako dantzak eskaintzen.
Herri Musika jardunaldiak: Inauterien joan-etorria
2010/11/10
Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak 9. Herri Musika Jardunaldiak antolatu ditu datorren azaroaren 27 eta 28rako. Inauteriak, eta inauterien joan-etorria izango dira aurtengo jardunaldien ardatza.
Dantza musikarientzat eta beste zenbait ikastaro Bizkaian
2010/11/10
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak hainbat ikastaro antolatu ditu Udazken-Negurako. Horietako batzuk dagoeneko burutu dira, baina oraindik beste hainbat egingo dira datozen hilabeteotan. Dantza musikarientzat, Arabako dantzak, Berako dantzak edo Luzaideko dantzak dira ikasi daitezkeenetako batzuk.
Kukaik Parisen eskainiko du Hnuy Illa
2010/11/09
Datorren azaroaren 21ean, Paris-en, Cafe de la dansen, Hnuy Illa ikuskizuna eskainiko dute Kukai eta Tanttakak. On Kixote, Espainiar antzerkiaren XIX. jaialdia ospatzen da Paris-en eta programazio horretan eskainiko du euskal konpainiak Hnuy Illa.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.


