Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza solteari buruzko jardunaldiak Eusko Ikaskuntzak antolatuta

2011/05/24

Eusko Ikaskuntzaren Folklore sailak dantza soltearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Aragoi, Asturias, Extremadura, Galizia eta Euskal Herriko ikertzaileek gaiaren inguruko ikerketa lanak eta gogoetak aurkeztuko dituzte datozen bi larunbatetan Eibarko Portalea Kultur Etxean.

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition

2011/05/23

Joseba Sarrionandiaren olerki musikatuak dantzarako oinarri hartuta Dantzaz Konpainiak, Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdirako, Sarritsasoa sortu du. Lan hori, datorren uztailaren 8 eta 9an eskainiko du konpainiak Lekeitioko Isuntza hondartzan.

Gehiago irakurri

Dantza eta bideoa Nicole Seilerren mintegian

2011/05/23

Datorren ekainaren 4 eta 5ean, Gipuzkoako Dantzagunean, bideoa eta dantza uztartuko dituen mintegia eskainiko du Nicole Seiler koreografo eta dantzariak. Espazioan bideoa nola erabili; bideoa argiztapen iturri bezala nola erabili, ez soilik irudi bezala; pantaila ez diren beste euskarrietan bideoa proiektatzea... landuko da besteak beste Hamalauzanko elkarteak antolatutako tailer horretan.

Gehiago irakurri

Gasteizko Dantza Plazan 2011

2011/05/20

Aurten ere abian da Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatzen duen Dantza Plazan zikloa. Udaberri eta Udako hainbat ostiraletan, oro har, Gasteizko plaza ezberdinak hartuko ditu egitasmoak. Akademiako musikariek dantza doinuak interpretatuko dituzte plazetara bertaratzen diren dantzari eta dantzazaleak dantzan jartzeko.

Gehiago irakurri

Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai

2011/05/19

Bart, Euskadi Irratiko Andromeda saioan, Haizea Ormaetxea aurreskulari leioarra elkarrizketatu zuten. Arabako aurresku txapelketa irabazi duela eta, orain arte gizonezkoak nagusi izan diren eremuan emakume bat sartzeko egin behar izan dituen lanak eta aurkitu dituen oztopoak izan zituzten mintzagai. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik.

Gehiago irakurri

Dantzaldi eta dantza jaialdiak udan

2011/05/18

Dantza tradizionalak ikasi, landu eta konpartitzeko jaialdiak ugari izaten dira uda partean.Uda honetan Frantzia, Portugal, Belgika eta Espainian ospatuko diren zenbait dantza jaialdiren zerrenda prestatu du Patxi Monterok, eta tartean Euskal Herrian ospatzen den jaialdi txiki bat: Dantz´Hadi, Ahetzen.

Gehiago irakurri 1

Tiliñori omenaldia egingo zaio Trikitixa egunean

2011/05/18

Trikitxa eta euskal kulturaren alorrean lan handia egindako da Jose Jabier Abasolo "Tiliño" iurretarra, eta omenaldia egingo diote Euskal Herriko Trikitixa Egunean. Dantzaren alorrean ere oso ezaguna dugu Tiliño, Iurretako dantzari-dantza zuzpertzeko eta sendotzeko lan egin baitu, eta Euskal Dantzarien Biltzarrean aritu baita urte askoan.

Gehiago irakurri

El gran ball de Catalunya uztaila hasieran

2011/05/16

Datorren ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3an amaituko da lehen "Gran ball de Catalunya" jaialdia Kataluniako Sant Ferriol eta Besalu herrietan. Dantza programazio zabala antolatu du Les Quatre Soques elkarteak egun horietarako. Ikuskizunak, tailerrak, erromeriak... ez da dantzaz gozatzeko aukerarik faltako.

Gehiago irakurri

Tradizionala eta garaikidearen arteko zubiak dantzan

2011/05/13

Dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituzten proiektuen inguruko erreportajea idatzi du Iratxe de Arantzibia donostiarrak Valentziako "D Danza" aldizkarirako. Bertan, Kukai eta Aukeran aipatzen ditu kazetariak beste zenbait talde eta sortzailerekin batera. Tomas Aragay eta Sofia Asencio Bartzelonan

Gehiago irakurri 1

Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan

2011/05/12

Tasio Erkiziari urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak 2008an Argalaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta. Omenaldi ekitaldian dantzatu ziren ezpata-dantza eta agintariena frogatzat jaso ditu sententziak, besteak beste ezpata-dantzak ekitaldi militarretan armak aurkezteko egiten diren ekitaldien antza duela argudiatuz.

Gehiago irakurri 5

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com