Nerea Barrondo Moskuko Bolshoi Balletaren eskolan onartu dute

2013/01/16
Nerea Barrondo Moskuko Bolshoi Balletaren eskolan onartu dute

Bilbon, Olaeta Balletetan hasi zen Nerea Barrondo, eta beste zenbait akademietan aritu ondoren azken urteotan Igor Yebraren dantza eskolan aritu da. Udan Bolshoi Balletaren eskolan sartzeko froga egin zuen eta onartua izan zen, beraz, urtebeteko ikastaldia egiten ari da bertan. Ballet eskolako ikastaldia gogorra eta zorrotza da, hamaika orduz jarduten baita bertan, eta dantzaz gain errusiarra ere ikasten ari da, azkar ikasi ere.

TVEn erreportajea egin dute Nerea Barrondo dantzari gaztearekin. Horra:

Jon Lizarralde Iriondo
Jon Lizarralde Iriondo
2013/01/16 13:34

ZORIONAK Nerea, ea dena ondo doakizun dena

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/01/17 10:07

Gaztetxoa izanagatik ere ikusten da burua behar duen tokian duela... dantza molde horrek eskatzen duen disziplinak ere izanen du hortan zerikusia. Zorte on Nerearendako!