Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
Sortutakoak tradizionala, dantza tradizionalaren eremuan lanean diharduten sortzaileei Dantzaguneak zuzendutako deialdia berria izan da 2012 urtean. Orain arte dantza garaikidearen alorrean gauzatzen zen deialdia dantza tradizionalaren alorrean ere lantzen hasi da. Lehen deialdian hiru proiektu aurkeztu dira eta Beasainen, 2008tik aurrera antolatzen den San Joan bezperako Neskatxen esku-dantzari buruzko proiektua izan da hautatua.
Urtarrilaren 12an, 11:00etan, Donostiako San Telmo museoan Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorrerar prozesua, dantza eta erritualaren inguruko xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik, eta jarraian, Aurtzakako neskatxen ordezkaritza batek dantzaren agerpen laburtu bat eskainiko du San Telmo aurreko plazan.
Aurtzaka taldeak bere blogean argitaratu ditu honen inguruko xehetasunak:
- Hitzordu bikoitza San Telmo Museoan (Aurtzaka dantza taldearen bloga)
- Guk ere sortzen dugu. Neskatxen esku-dantza aukeratu dute Dantzaguneko "Sortutakoak 2012" Deialdian (Aurtzaka dantza taldearen bloga)
- Sortutakoak tradizionala deialdian aukeratua izan den proiektua "Sanjoanetako neskatxen soka-dantza Beasain-en" izan da. (Dantzagunea)
Dantzan