Dokumentuaren akzioak
Abadiño saria jasoko dute Iluntze eta Talde Batuak dantza taldeek
Guztira sei herrikidek jasoko du 2012ko Abadiño saria. Lau norbanako izango dira, Aitor Martinez pilotua, Ander Iturraspe futbolaria, Ainhoa Urien idazlea etaAtxarte pilota eskolako Toribio Irazola. Eta bi elkarte: Iluntze eta Talde Batuak dantza taldeak. Epai-mahai udaleko ordezkariek eta iazko Abadiño Saria jaso zutenek osatzen dute. Abenduaren 20an, Errota kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Dokumentuaren akzioak