Orain arteko ekarpenak
Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute
2013/04/04
Tres Montes elkartea Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko ahaleginetan ari da. Hori dela eta, Cabanillas-eko paloteadoaren inguruko hitzaldia izango da gaur bertan Francisco Sierra eta Mikel Aranburu Urtasun-en eskutik.
Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
2013/03/26
Datorren apirilaren 13an, Iñaki Irigoien Etxebarriari omenaldia eskainiko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Euskal dantzen bultzatzaile eta ikertzaile nekaezina, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izana eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean lankidetza estuan dihardu luzaroan Iñaki Irigoienek, eta egiten diharduen lan guztia eskertu nahian antolatu du omenaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak.
Eusko Folklore aldizkaria sarean
2013/03/25
Jose Migel Barandiaranek martxan jarritako Eusko Folklore aldizkariaren urtekariak pdf formatuan interneten eskuragarri jartzen ari da Barandiaran Fundazioa. Dagoeneko 1921 eta 1934 bitartean argitaratutako aldizkariak osorik daude sarean denon eskura. Folklorea, etnografia eta arkeologia dira aldizkari horietako eduki nagusiak. Dantza koplak, herrietako festa ohiturak eta beste hainbat dokumentu interesgarri aurki daitezke bertan.
Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2013/03/21
Espainiako Isabel II Erregina Arrasaten izan zen 1845ean. Ongi etorri moduan dantza emanaldia eskaini zitzaion herriko plazan: brokel-dantza. Ekitaldiak soka luzea ekarri zuen, dantzaldian zehar "bibak" jaurtitzeko ohitura baitzegoen, eta biba horietako batzuk ez ziren gertatu agintarien gustokoak. Ondorioz, dantzaldia bukatu aurretik erretiratu zen Erregina eta ondoko egunetan eztabaida sutsua izan zen prentsan. Testuinguru horretan, Madrileko El Católico egunkarian, brokel-dantzaren azalpen zabala argitaratu zen, euskaraz eta gazteleraz. Ana Isabel Ugaldek jaso du testua Arrasate zientzia elkartearen blogean.
Bizkaiko dantzak museoan eta plazan
2013/03/20
Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko erakusketa antolatu dute elkarlanean Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Bihar, martxoaren 21ean ianuguratuko da erakusketa Euskal Museoan, eta horrez gain, Bizkaiko dantzen hiru emanaldi antolatu dira Bilboko Plaza Barrian.
Maria Pilar Beobide, dantzaria
2013/03/19
Atzo hil zen Donostian Maria Pilar Beobide, 81 urteko zumaiarra. Heriotza eta agurrak tristeak dira beti, baina ezin poz izpi txiki bat ezkutatu Maria Pilarren eskela ikusita: "Mª Pilar Beobide Arburua. Dantzaria". Dantzari eta dantzazale batentzat epitafio ederrena. Eta gainera, ohiko foto-maton argazkiaren ordez, pospolin jantzita dantzan ageri zaigu Maria Pilar Beobide. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!
Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da
2013/03/18
Pasa den martxoaren 2an egin dute Baztango Muti-dantzari taldearen eratze batzarra. 60 kide bildu dira elkarte honetan, eta beraien asmoa mutil-dantzak ezagutaraztea eta "aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatze" omen da. Hona hemen komunikabideetara bidali duten aurkezpen gutuna:
Folkarria 2013 jaialdia apirilaren 12tik 14ra ospatuko da Madrilen
2013/03/14
Dantza tradizionala eta folk musika sustatu nahi ditu Folkarria Eco-Festi-Bal-ak. Kulturen integrazioa, ekologia sentsibilizazioa eta kontsumo arduratsuarekin lotzen ditu, eta heldu eta umeentzako hainbat jarduera proposatzen ditu bere hirugarren ekitaldian. Martina Quiere Bailar, Amanida, Kepa Junkera, Parapente700, Kv Express edo Tribal Jaze moduko musika proposamenak, munduko bazter desberdintako dantzen tallerrak eta folklore emanaldiak bilduko dira Madrilen.
La Intrusa: dantza garaikidea eta bideo-artea
2013/03/13
Damian Muñoz gasteiztarra dantza garaikidean ibilbide luze eta sendoa burutzen ari da Virginia Garciarekin elkarlanean. Dantza begi zinematografikoekin ikusten zuen koreografo eta sortzaileak, La Intrusa konpainia sortu zuen Virginia Garciarekin eta bien artean dantza eta bideoartearen arteko jokoan ari dira gailentzen. Hona hemen La Intrusaren uztaren lagin bat.
Deustuko andreen aurreskua plazan eta sarean
2013/03/12
Igande honetan, martxoaren 17an, dantzatuko da Bilbon, San Pedro plazan, Deustuko andreen aurreskua. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta, eta Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Aurtengo ekitaldirako webgunea estreinatzen du Deustuko andreen aurreskuak.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/29
Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”
2020/09/18
Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]
Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
2020/04/01
Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]
Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia
2020/01/23
Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?
Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
2020/01/10
Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]
Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?
2019/05/22
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]
Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.