Orain arteko ekarpenak
Dantzak, Nafarroako dantzei buruzko programaren 8 atalak
2011/11/16
1989-1990 bitartean prestatu eta aireratu zituen TVE-ren Nafarroako deskonexioak, TeleNavarrak, Dantzak programa osatu zuten 8 atalak. Mikel Aranburu Urtasunen gidaritzapean, Nafarroako hainbat dantza eta festaren berri eman zen programaren bidez. Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu, eta azken asteotan joan gara banan-banan argitaratzen. Orain, denak batera jarri ditugu hemen:
Pina: azpitituluak euskaraz
2011/11/11
Orain gutxi aurkeztu den Pina, Wim Wenders-en filmarentzat euskarazko azpitituluak prest eta sarean daude, edonoren eskura. Azpitituluak.com webgunean sarerat dituzte, beraz, Pina Bausch-en inguruan egindako pelikula bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin ikus daiteke orain.
Argentinan emanaldia eskainiko du gaur Aukeran dantza konpainiak
2011/11/11
Edu Muruamendiaraz-ek zuzendatutako taldea Argentina eta Uruguain arituko da egunotan, emanaldiak eskaintzen. Asteburuan, Argentinako Euskal diasporaren festa handia, Euskal Astea, ospatuko da Necoechean, eta gaur bertan arituko da Aukeran. Datorren astean Rosarion eta Montevideon eskainiko ditu emanaldiak.
Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea
2011/11/07
Asteburuko euriteek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoako zenbait tokitan, eta horietako bat Donostiako Loiola auzoa izan da, eta bertan Arteleku edo Dantzagunearen beheko solairua erabat hartu du urak.
Toberak izango dira 2012an Irisarrin
2011/11/07
Zuberoan pastorala bezala, herri antzerki ekitaldi handiak izan dira Toberak Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Antzerkia, musika eta dantza uztarturik, kronika, kritika eta satira soziala, eta herriko ondare musikal eta koreografikoa ateratzen ditu plazaren erdira Toberak, epaiketa itxura hartuta. XX. mendean Irisarrin egindako Toberak oihartzun handia izan dute, eta 2012an berriz egingo dira. Hori dela eta, Denentzat elkarteak lehen jarduerak antolatu ditu.
@leph, Leire Ituarteren estreinaldia BAD jaialdian
2011/11/03
Gaur, azaroak 3, osteguna, 19:00etan, La Fundicion-en. @leph-ek, bizpahiru zentimetroko diametroa ozta-ozta duen esfera ñimiñoak, espazio kosmiko oso-osoa, tamaina txikiagotu gabe, kontenplatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari. Hau da. ikusleak beste mundu batzuk eta beste planeta batzuk imajinatzeko eta esploratzeko duen posibilitatearekiko proportzionala den abentura panoptikoaren fantasia.
Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en
2011/10/27
"Los que se ven entre si" eta "Tres personas, todos los cuerpos" lanak aurkeztuko ditu asteburuan Bea Fernandez sortzaile bartzelonarrak Bilbon, La Fundicion-en, BAD jaialdian. 16 interpreterekin izandako solasaldietatik abiatuta sortutako dokumentua aurkeztuko du gaur, eta dantzarien gorputzaren memoria eta interpretearen prozesua aztergai dituen dantza lana bihar.
Privolva estreinatuko du Olatz de Andresek
2011/10/24
Olatz de Andres sortzaile eta koreografoak lan berria estreinatuko du datorren urriaren 30ean eta 31an, Bilbon, La Merced Aretoan. BAD jaialdiaren baitan. "Ilargiaren beste aldea" esan nahi du Privolvak, alegia, Lurretik begiratuta inoiz ikusterik ez dugun aldea.
Pariseko Operako Balleta Biarritzen
2011/10/21
Nazioarteko Ballet konpainia handi eta entzutetsuenetako bat, Pariseko Operako Balleta Euskal Herrian, Biarritzen, izango da datorren astean. Urriaren 28an eta 29an, Biarritzeko Gare du Midin eskainiko ditu emanaldiak.
Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen eguberritako dantza ihardueren izen ematea ireki da
2011/10/21
Aurten ere, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak nazioartean ospea duten irakasleak gonbidatzen ditu beren ezagupenak transmititu ditzaten Gipuzkoako ikasleei. Iharduerak Dantzagunea-Artelekun burutuko dira abenduaren 26tik 30era eta izen ematea abenduak 11 bitarte egin daiteke.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.