Orain arteko ekarpenak
Jardunaldia: Dantzaren gaur egungo erronkak
2013/05/07

Dantzaren gaur egungo egoera, aurrean dauden erronkak, elkarte profesionalen rola, dantzaren heziketatik enplegurako trantsizioa, dantzaren nazioartekotzea, eta beste hainbat kontu hizpide izango dira Gipuzkoako Dantzaguneak maiatzaren 10erako antolatu duen jardunaldian. Hona programa:
Joseba Altube da Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari berria
2013/05/06

Pasa den maiatzaren 4an, Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari berria hautatu du. Joseba Altube barakaldotarrak hartu du Xabier Mendizabal donostiarraren lekukoa. Araba, Gipuzkoa, Iparralde, Bizkaia eta Nafarroako dantzarien biltzarreko ordezkaritzak bilduta egin da EDBren presidente berria hautatzeko batzarra eta Joseba Altuberen hautagaitzak aldeko lau bozka eta abstentzio bat jaso ditu.
Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako dantzak Galdakaon Udaberriko jaialdian
2013/05/02

Udaberriko jaialdia antolatu du Galdakaon Andra Mari dantza taldeak. Euskal Herriko dantza talde desberdinek parte hartuko dute zenbait asteburutan emanaldiak eskainiz. Fustiñanako Barde Ribera dantza taldea, Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkartea, eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak izango dira maiatza eta ekaina bitartean Galdakaon dantza emanaldiak eskaintzen.
Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera
2013/04/29

Felipe Martitegi Iturrioz (Muxika, 1919). Bilbon zegoela, karneta bertan utzita, domeka batean Zugastietako erromeriara joan zen. "Txikito" aritzen zen ezpata-dantza erakusten jendearekin "Gora ta gora Euzkadi" abesten. Baina, egun hartan, "Txikito" uhaleria (korreaje) bikoitzarekin eta bi pistolarekin ikusi zuen. Hurrengo egunean, Gernikako Guardia Zibilen kuartelera joateko agindu zion "Gora ta gora Euzkadi" abestearren, berak irakatsia izan arren.
Dantza Sariak jaso dituzte Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak
2013/04/29

Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak errebelazioa saria eman dio Ion Agirretxeri eta dedikazio saria Elvira Ubiernari. Euskadi Irratian, Amaurana irratsaioan elkarrizketatu dute Agirretxe eta ETBn ere erreportajea egin dute saria dela eta.
Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/26

Argazki zaharrei begira ibiltzeko gonbidapena da honako atal berri hau. Dantza argazki zaharrak hartu, eta haietan aurkitzen ditugun kontu bitxi, harrigarri eta sorpresak denon artean komentatzea. Hasteko, Zuberoako maskaradetako argazki batekin hasiko gara. Sohütan egindako argazkia da, 1934an, eta badauzka hainbat kontu bitxi, bai horixe!
Bizkaiko Dantzari Egunak bigarren ahalegina egingo du Ugaon
2013/04/26

Iaz, eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zen aurreikusitako moduan ospatu Bizkaiko Dantzari Eguna Ugaon, eta aurten berriz bertan egingo dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen festa. Maiatzaren 19an izango da Bizkaiko Dantzari Eguna, eta 100 talde inguru bildu ohi dira ekitaldi honetan.
Ikusten zaitut, Transilvania eta Euskal Herria lotzen dituen dantza ikuskizuna
2013/04/26

Hungariar eta euskal dantzen topaketa koloretsua egingo da datorren maiatzaren 8an Luhuson. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak koordinatuta, Lapurdiko Getaria dantza taldea, eta Transilvaniako Pipacsok dantza taldeak elkarrekin eskainiko dute dantza ikusgarria.
Abarketak urratuta zapatarik ez...
2013/04/19

Espartinak, apretak, alpargatak, abarketak... Euskal dantzari gehienen oinarrizko oinetakoak dira. Garai batean oinetako zabalduena izan zen, eta abarketagileen tailerrak Euskal Herri osoan zabalduta zeuden. Famatuak ziren Maulekoak, eta gaur egun ere Zuberoatik mundu osora saltzen dituzte diseinu bereziko espartinak. Gipuzkoan, abarketagile bakarra geratu da aspaldiko urteetan. Azkoitian dago, Juin du izena, eta Iruretagoiena familiak eusten dio lanbide zaharrari.
Jaime Castillo: Ingrid Bergmani jota dantzatzen erakutsi zion dantzaria
2013/04/18

Gernikako Elai Alai taldeko ume dantzarietako bat izan zen Jaime Castillo gernikarra. Hamaika urte zituen gerratik ihesi Segundo Olaetak zuzentzen zuen taldearekin munduan bidaiatzen hasi zela. Musika eta dantza mundura bideratutako bizitza artistiko baten hasiera izan zen. Halako batean, ezustean, Ingrid Bergmani jota dantzatzen irakasten aurkitu zuen bere burua. 1960 urtean zen. Montecarlon, "24 ordu emakume baten bizitzan" filmea grabatzen ari ziren, eta euskal ezkontza bat agertzen zen filmean, eta bertan dantzatzeko ikasi behar izan zuen dantza Ingrid Bergman-ek.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.