Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Dantza lehiaketa antolatu da Donostian

Dokumentuaren akzioak

Herri Dantza lehiaketa antolatu da Donostian

2014/04/03 11:40
Herri Dantza lehiaketa antolatu da Donostian

Dantza txapelketa Donostian, Easo Plazan, 1923 urtean. Argazkia: Ricardo Martin - guregipuzkoa.net CC-BY-SA

Datorren maiatzaren hamazazpigarrenean, Konstituzio Plazan arratsaldeko 18'30etan, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udaleko Musika eta Dantza Eskolak euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu dute. Bertan, orain ezagutzera eman diren arauei jarraituz, Herri Dantza lehiaketa ere izango da.

Herri Dantza Lehiaketa (2014-05-17) 

Arauak


1. Herri giroko dantzak bultzatzea du helburu lehiaketa honek eta maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Konstituzio Plazan abiatuko den erromerian burutuko da.

2. Jotzaileak Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko kideak izango dira.

3. Nahi duten bikoteek parte har dezakete, horretarako hiru maila ezarri direlarik:
A MAILA: 12 urte artekoentzat. Hauek arin-arina dantzatu beharko dute.
B MAILA: 12 urteetatik 55 bitartean. Hauek fandangoa dantzatu beharko dute.
C MAILA: 55 urteetatik aurrera. Hauek jauzia dantzatu beharko dute.

4. Dantza egiteko modua hauxe izango da. Erromeriaren une batzuetan aurkezleek iragarriko dute lehiaketaren dantzetako bat jo behar dela eta maila horretako lehiakideei prest egotea eskatuko diete. Bestelako jendeak ere dantzan egin ahal izango du piezan horretan, baina lehiatu nahi duten bikoteek soinean izena ematerakoan egokitu zaien zenbakia jantzi beharko dute eta saiatuko dira oholtzatik hurbil samar geratzen. Bestela, nahi duten eran dantzatu ahal izango dute: bikotea bakarrik edo korro handiago batean.

5. Hauek dira ezarriko diren sariak:
A MAILA:
Dantza dotoreenari: Euskarazko argitalpen bilduma.
Dantza umoretsuenari: Gaztezulo aldizkariko urtebeteko harpidetza
B MAILA:
Dantza dotoreenari: El bully jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria.
Dantza umoretsuenari: Kala Berri jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria.
C MAILA:
Dantza dotoreenari: Donostiako Bodegón Alejandron bi pertsonentzako Dastatze menua.
Dantza umoretsuenari: Kontxako PerlakoTalasoterapiarako bi sarrera.

6. Epaileak Euskal Herriko Dantzarien Biltzarreko adituak izango dira eta Plazan barrena ibiliko dira dantzariei begira. Euskal dantzen erromerietako tradizioari (ez, ordea, alderdi atletiko edo akademikoari), gorputzaren mugimendu naturalari, dantzarien nortasunari eta dotoretasun edo umoreari erreparatuko diote. Euren erabakia erantzunezina izango da.

7. Martxoaren 17an, zintzilikatuko dira Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako web orrian eta BAGERAkoan, Txistulari Taldearen gunean, aukeratutako hiru doinuen grabazioak. Doinu horiexek erabiliko dira lehiaketan, baina bertan zuzenean joak.

8. Izena emateko epea martxoaren 17an bertan zabalduko da eta erromeria hasi arte burutu ahal izango da. Bagera Elkartearen web orri edo Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako web orri beraren bitartez egin ahal izango da. Baita Bagera Elkartearen, Musika Eskolaren edo Udaleko Txistularien egoitzetan izena emanez. 

2014-05-17, larunbata. Konstituzio Plazan, 18'30etatik aurrera.
Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak eta Hernaniko gaiteroak
Antolatzaile: Bagera Euskara Elkartea, Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskola.
Animatzaile: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.

Hauek dira hiru doinuen grabazioak, mp3 formatuan:            

Izen-emate epea: 2014ko martxoaren 17tik maiatzaren 17ra (erromeria hasi arte burutu ahal izango da). 

- Musika eta Dantza Eskolako web orriaren bitartez edo Bagera Elkartekoaren web orriaren bitartez.       
- Bagera Elkartearen, Musika Eskolaren edo Udaleko Txistularien egoitzetan. 

 

Informazioa: Herri Dantza Lehiaketa: 2014ko maiatzaren 17an

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.