Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sardiniako Mamutzones-ak Iruñeko Folk Lore 2014 jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Sardiniako Mamutzones-ak Iruñeko Folk Lore 2014 jaialdian

2014/03/21 10:10

Joaldun tankerakoak dira Samugheoko Mamutzones-ak. Sardinian mota honetan hainbat tradizio daude, batzuk Mamuthones izenarekin ezagunak eta Samugheoko hauek Mamutzones izenarekin ezagunak. Ikatzez beltzitutako aurpegiak, ahuntz larru beltzak soinean eta joarean gerrian, joaldunen antzera bi lerrotan antolatuta desfilatzen dute, joareak erritmora dantzatuz. 

Apirilaren 12an larunbat arratsaldez Iruñeko kaleetan eta 13an, igandez Uharteko kaleetan ikusi ahal izango dira Mamutzones-ak, Goizaldi eta Amaiur dantza taldeekin, Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak fanfarreekin, Uharteko joaldunekin, eta beste hainbat talderekin batera. Hona Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 14 jaialdiaren egitaraua:

Apirilak 12, larunbata, Iruñeko alde zaharrean

11:30 Dantzari txikien kalejira Errekoletos plazatik. Muriska (Lezo), Oin Arin (Lazkao), Ereintza-Errenteria Musikal (Errenteria), Amets Bide (Ordizia), Idoskia (Atarrabia), Larraiza (Lizarra), Orritz (Irurtzun), Elai Alai (Lakuntza), Galtz-Orratz (Uharte Arakil), Rocamador (Zangotza) eta Amaiur (Iruñea).

13:30 Dantza ikuskizuna Burgoen plazan.

15:30 Burgoen Plazan Animazioa eta esku-lanak.

16:30 Burgoen Plazan Dantza tailerra. Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

18:00 Kalejira Iruñeko alde zaharretik.

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
  • Fanfarreak (Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak)
  • Joaldunak (Uharte)

20:00 Ikuskizuna Burgoen plazan

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
  • Amaiur Dantza taldea (Iruñea)


Apirilak 13, igandea, Uharte herrian

11:30 Dantzari kalejira San Juan plazatik.

Eugiko Dantzari txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Dantzari Txiki taldea, Uharteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Joaldunak, Ortzando dantza taldea eta Erraldoi txikiak.

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

13:30 Ikuskizuna San Juan Plazan 

  • Eugiko Dantzari txiki taldea
  • Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea
  • Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea
  • Uharteko Dantzari Txiki taldea
  • Uharteko Dantzari Helduen taldea
  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)


 Informazioa: Amaiur dantza taldea