Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mov-s Bilbora iritsiko da maiatza bukaeran

Dokumentuaren akzioak

Mov-s Bilbora iritsiko da maiatza bukaeran

2014/03/24 14:40
Mov-s Bilbora iritsiko da maiatza bukaeran

Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan.com CC-BY-SA

Maiatzean, Bilbon, Alhondingan ospatuko den 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketarekin lotuko da Mov-s 2014. Bartzelonako Mercat de les Flors gune koreografikoak sortu zuen Mov-s ekimena eta bosgarren ekitaldia du aurtengoa. Artikulazio izango du ardatz Mov-s bosgarren edizioak, eta bi urtez jaialdiz jaialdi ibiliko da, hainbat mintegi burutuz. Geldialdi bakoitzean dantza programazio oparoak lagunduko duela aurreikusten da.

"Mov-s, gorputzaren politikak: pentsamendu eremua eta ekintza kolektiboa", horixe du izenburu osoa Mov-s ekimenaren bosgarren ekitaldi honek. Galizia, Bilbon, Mexiko eta Txilen burutuko dira mintegiak, tokian tokiko jaialdietara lotuak.

Informazioa: Mov-s 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.