Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ederlezi pastoralari buruzko dokumentala

Dokumentuaren akzioak

Ederlezi pastoralari buruzko dokumentala

2014/04/03 15:44

Pastoraleko azken entseguak eta Gotaineko estreinaldiko irudiak ageri dira dokumentalean. Euria egin zuen estreinaldian, eta beraz, agerraldiaren lehen zatia kanpoan eta bigarrenean aterpean egin zuten. Arizale eta publikoen aurpegiak, irribarreak, kezkak eta harremanak jaso zituen Elsa Ines-Oliarj-ek irudietan. 

Nicole Lougarot-ek 2009an idatzitako Bohemiens liburuan oinarritzen ondoren idazle berak idatzitako Ederlezi pastorala. Euskal Herrian ijitoek bizitako historia dute ardatz biek ala biek. Kanaldudek sareratu du Elsa Ines-Oliarj-ek Ederlezi pastoralaz egindako dokumentala:


  
Esan bezala Xiru 2013an aurkeztu zen Ederlezi, eta laster da Xiru 2014 hemen. Jaialdiaren 25. ekitaldia izango da, eta apirilaren 11tik 13ra Gotaine-Irabarnen eta Altzain ospatuko da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.