Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Getxoko Itxas Argiak dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten

Dokumentuaren akzioak

Getxoko Itxas Argiak dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten

2014/03/19 10:55

Itxas Argia elkartea 1958an sortu zen, kultura eta kirola sustatzeko asmoz. Elkarteak antolatzen zituen mendi irteeretan ohikoa izaten ziren txistu eta dantzak, eta hortik sortu zen 1964an dantza taldea. Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa antolatzen du Itxas Argia elkarteak urtero, uztailaren 25ean, eta hain zuzen ere festa horretan egin zuen jendaurreko lehen agerrialdia dantza taldeak, 1965 urtean. Orain sei urte elkartearen mende erdia ospatzeko ekitaldiak egin zituzten eta orain dantza taldearen txanda iritsi da. 

Getxoko Andra Mari auzoari oso lotutako ibilbidea egin du Itxas Argia elkarteak eta dantza taldeak. Bertan sortu zen, eta auzoaren kohesio eragile handietako bat izan da urte guzti hauetan. 50. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldiak inauterietan egin dituzte, eta orain bi data nagusi aurreikusten dituzte: maiatzean eta azaroan, batean taldeko ibilbidean parte hartu duten lagunak omenduz, eta bigarrenean taldearen lagun guztiak bilduz ospakizunerako.

Informazioa: Itxas Argia dantza taldea

Erlazionatutako elementuak
Itxas Argia, 50 años al son de las danzas

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.