Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Dantzagunea Errenteriako egoitza berrian dago dagoeneko
Etorkizunean, Lekuona eraikin zaharrean arte eszenikoei eskainitako gunea egiteko asmotan dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udala, eta bertan izango luke egoitza definitiboa Dantzaguneak. Bitartean, eta astelehenetik aurrera, Niessen eraikinean prestatutako azpiegituran izango da Dantzagunea.
900 metro karratuko eremua hartzen ditu Dantzaguneak Niessen eraikinean eta hiru dantza-gelak osatzen dute. Handienak 240 metro koadro ditu, 160 ditu ertainak eta 115 txikienak. Horrez gain, erabilera anitzeko gela bat dago (75 m2) hitzaldiak, ikastaro teorikoak, aurkezpenak e.a egiteko. Bilera gela ere bada, eta bulegoak, aldagelak, e.a.
Dantzaz konpainia eta Kukai konpainia ikusi ditugu lanean bertan lehen egunean, eta ohiko egutegian hainbat konpainia eta sortzailek baliatuko dituzte dantza gela horiek hemendik aurrera. Saio irekiak ere izaten dira zenbait konpainia eta dantzarik eskainiak. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatzen dituen Udaberriko Dantza Ikastaroak bertan egingo dira apirila bukaeran.
Gipuzkoako Dantzagunearen helbide berria hauxe da:
Pelotarien kalea, z/g (Niessen eraikina) 1. solairua
20100 Errenteria
Dokumentuaren akzioak