Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Zestoa 2017 zahagi-dantza

Zestoako jaiak zahagi-dantzarekin agurtu dituzte. Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistuari taldeak eta Zestuko Trikitixa taldeak elkarlanean aspaldian galduta zegoen ohitura berreskuratu dute. Udaletxe azpitik irten dira herritarrak kantuan eta dantzan trikitilariei jarraituz. Hainbat geldialdi egin dituzte herrian zehar txistularien doinuan zahagi-dantza dantzatzeko. Plazan bukatu da jaia, zahagi-dantza, fandangoa, arin-arina eta biribilketa dantzatuta. Irudiak: Eire Vila. Zestoa, zahagi-dantza, 2017-09-10.

Dokumentuaren akzioak