Dokumentuaren akzioak
Elizondo 2017 karrika-dantza, zortzikoa eta sagar-dantza

Baztango sagar-dantzak eta soka-dantzak Elizondon Patxi Larralderen lanaren aurkezpen ekitaldian. Baztango sagar-dantzak eta soka-dantzak ikertu eta berreskuratu dituzte Arizkungo Javier Larralde eta Patxi Larralde aita-semeek. Txistulari aldizkariaren azken alean argitaratu du Patxi Larraldek ikerketa sakonaren azken emaitza. Elizondon egin zen ikerketaren aurkezpena eta dantzek ere izan zuten lekua ekitaldian. Aurkezpen ekitaldia hasi aurretik karrika-dantza dantzatu zuten Elizondoko kaleetan eta zortzikoarekin sartu ziren Arizkunenea aretora; Arizkungo sagar-dantzarekin eta zortzikoarekin bukatu zen aurkezpena. Irudiak: Txistulari elkartea. Baztango sagar-dantzak eta soka-dantzak, aurkezpen ekitaldia, Elizondo, 2017-10-05.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak