Dokumentuaren akzioak
Mutxikoaren eguna 2017
![Dantzan Dantzan](https://dantzan.eus/kidea/dantzancom/@@images/6dba5310-19b9-4377-ac17-da301ac48244.jpeg)
Aurtengo Mutxikoaren Egunari buruzko bideo erreportajea duzue irudietan. 39. Mutxikoaren eguna ospatu da aurten Herri Uzta jaialdiaren barruan eta eguneko irudiak, historia eta dantza-jauzien inguruko azalpenak ageri dira Joxe Cazaubon-en ahotik TVPI telebistak grabatutako bideoan. 1978an ospatu zen lehen aldiz Mutxikoaren Eguna Betti Beteluren ekimenez Bidarten eta harrezkero urtero ospatzen da Arrangoitzen. Helburua dantza-jauziak dantzatzeko ohitura berreskuratzea eta indartzea zen. Mutxikoaren eguna, TVPI, 2017-10-08.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak