Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lemoiz: andreen aurreskua 2017

Dokumentuaren akzioak

Lemoiz: andreen aurreskua 2017

Apirilaren 8an, hirugarren aldiz, "Folklorearen Lagunak" topaketa antolatu zen Lemoizen. Egun batez, dantzatu egiten da, jolastu, mahaiaren inguruan jardun, bideoak proiektatzen dira, garai bateko arropak janzten dira eta Urizar erretegian, jaia ospatzen den lekuan, ondo jan eta edaten da. Aurtengoa ezberdina izan da. Txilibituak taldeak, Agintzari Dantza Taldeak eta Solokoetxeako ikastaroko partaideek emakumeen aurreskua aurkeztu dute. Lemoizko agerraldiaren ondoren, maiatzaren 13an berriro atera zuten Gorlizko erromerian.

Dantza Iñaki Larrinagak osatu du Jose Patricio Aldama txistulariaren eta Josu Larrinaga soziologoaren laguntzarekin. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas. Edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Uribe Kostako emakumeen aurreskua, Lemoiz, 2017-04-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.