Orain arteko ekarpenak
Jo joareak, baina jo ongi!
2008/01/30
Herri guztietan gertatuko da akaso, baina gure herrian ohikoa izan da toki zehatz bateko ohitura hartu, zabaldu eta denboraren poderioz herri guztiaren ikur (nazional) gisa hartzea. Hori gertatu zen gerra aurreko Durangaldeko "ezpata-dantza" taldeekin, Lizarrako Larrain-dantza edo Lesakako Olentze...
Juan Pedro Aramendia: "Dantza plazerra denean, bizi daitekeen plazerik handienetakoa da hori"
2007/12/10
Zangozan Juan Pedro Aramendia-z galdetu eta edozeinek erantzunen dizu. Gozogilea, dantzaria, instituzio bat finean. Duela 35 urte sortu zuen Rocamador dantza taldea eta aurten urtebetetzea ospatzen ari dira. Lanetik jubilatu nahi bai, baina dantzan jarraituko luke beste hainbat urtez, dantza bere pasioa baita.
Folklore erakundeen izena eta izana
2007/11/19
Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.
Erraldoi erraldoiak
2007/11/11
Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela kilikien puxikakadarik eta ik...
Lehenengo tradizioa; ondoren argazkia?
2007/10/23
Irudiaren gizartean bizi omen gara eta badirudi, irudirik ez duen gertakaria ez dela esistitzen. Ahatik, badira gaur egungo “boom”aren aurretik, azken hamarkadetan, izenburuan aipatutako bi esparru horiek (folklorea eta ikus-entzunezkoak) uztartuz lanean ari diren hainbat lagun, eta horietako batzuen esperientzia mamitsuak aditzeko aukera izan genuen Bilbon, Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan.
Dantzak San Ferminetan
2007/06/21
Badatoz San Fermin-ak, Iruñeko feriak,... eta horiekin dantza eta kanta!
Hona hemen 2007ko San Ferminetako programan dantzarekin zerikusia duten ekitaldien zerrenda:
Uztailak 6
13.30 Dantza emanaldia. Foruen plazan. Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz,...
BBC
2007/06/04
Bodas, bautizos y comuniones Hortik finanziatzen dira dantza talde gehienak, omen. Dantzan.com-eko foroan irakurri ahal izan dugu Aritz Salamanca, gipuzkoar erako aurreskulari txapeldunari egindako elkarrizketa batean , tristea dela, baina hala dela, dantza taldeek hortik ateratzen dutela aurrera...
Etxerik gabeko erraldoiak
2007/05/07
Gutxi geratzen da San Ferminetarako (2 hilabete eskas) eta garai honetan Iruñea pixkana-pixkana jaietarako prestatzen hasten da. Programa ofiziala ixtear egonen da, programa ez ofizialak ere bai, dantzariok badakigu zer dantzatuko dugun uztailaren 6an eta entseatzen hasi gara, zezenketetarako ganad...
Pisu txiki bat kendu dut gainetik
2007/04/03
Duela ia 2 urte "istriputxoa" izan nuen eta ordudanik iltze hori bera eraman dut tibian sartuta alderik-alde. Atzorarte. Berez ez du asko pisatzen (fisikoki), baina gainetik pisu handia kendu didatela esan dezaket. Orain bi aste eman beharko ditut geldi zauria osatzen den arte. Eta hortik aurrera,...
Barkatu Endredoak
2007/03/09
Azken egunotan, Iruñeko dantza taldeen arteko gora-beheren inguruko mezu truke bat izan da hemen. Batek baino gehiagok adierazi duenez, ez da hau toki ez modu egokiena gauza hauek konpontzeko, eta beraz, gaia ezkutatzea erabaki dut. Eztabaida beste moduren batean bideratzeko prest nagoela adierazi ...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?
2012/11/21
Albistean esaten dituzuen horiez gain (patroi erritmikoa, estiloa, desplazamendua...) badago beste alde bat "orokortua" dagoen zortzikoaren eta Lantz-en dantzatzen dutenaren aldean. Lantz-en musikaren esaldi ez-pareetan [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Botila-dantza edo godalet-dantza salamankarra
2012/11/20
Ufa, bikaina! Ia Xiberoko xirulariak noiz animatzen diren (edo animatu izan badira, grabatzen duten)godalet dantza dantzatua eta musikatua egiten, ber momentuan!
Aritz Ibañez Lusarreta - Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/20
Holako zerbait ez legoke gaizki http://www.youtube.com/embed/Cvhe9fT79Ts :-)
Aritz Ibañez Lusarreta - Maritzuli: Ixtorio Mixtorio
2012/11/14
Izugarrizko itxura ona du ikuskizunak, lehengoarekin alderatuz berritasunak ere baditu. Pena handia hartu nuen Eibar-en ezin ikusirik, berriz ematekoak ote diren?
Aritz Ibañez Lusarreta - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/09
Egia esan nik ez dut soka-dantza horren ikuskatzeaz eta Hermuakoarekin konparatzeaz haratagoko daturik. Usteez ari naiz. Nire uste merkeez. Baina nik ez dut uste soka-dantza [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/09
Egia da gaur egun ezagutzen ditugun soka-dantza gehienak serioak, zurrunak, itxiak... direla. Baina susma dezakegu ez dela beti hola-hola izan. Iztuetak bere liburuan kritikatzen zituen [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/09
Mixel Etxekoparren bitartez jakin ahal izan dudanez, entseinaria Beñat Aranburu da (Altzuruku Ahantxetakoa).
Aritz Ibañez Lusarreta - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/08
Niri irudi horiek ikusi eta duela gutxi dantzan.com-en bertan erakutsitako beste hauek (Hermueako barteko soka-dantza) etorri zaizkit gogora: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012
Aritz Ibañez Lusarreta - Mieres: Danza Prima 1928
2012/11/07
Irudi ederrak! Gure dantzen halako irudiak ere agertuko balira, ze egon egonen dira!
Aritz Ibañez Lusarreta - Nicolas Barneix: Zamaltzaina
2012/11/05
Ufa!! Galera guztiak dira gaitzak berdin-berdin, baina holako dohain paregabeak dituzten pertsonenak... pena bat!