Orain arteko ekarpenak
Amorenaren kimuak
2010/04/14
Atzo eman zituzten prentsaurrekoan Iruñeko erraldoien 150. urteurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien berri. Batean eta bestean pilatutako informazioa ekarri nahi izan dut hona.
Konpartsa Iruñeko auzoetan
Iruñeko alde zaharra eta zabalguneak izaten dira erraldoi, kiliki eta zaldikoen test...
Iruñeko erraldoiek gaur 150 urte?
2010/03/31
Gaurko egunez, duela 150 urte, Tadeo Amorena zenak Iruñeko udalari gutun bat idatzi zion: "El que suscrive maestro pintor becino de Pamplona y con el debido respeto a V.S. espone: Que ace algún tiempo formé la idea de presentar un proyecto para la construcción de unos Gigantes nuevos del mismo tam...
Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota
2010/03/29
Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen. Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baitako...
Lotuneak: Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota
2010/03/24
Aspaldiko asmoa nuen han eta hemen topatutako zenbait euskal doinuen eta atzerriko beste zenbaitzuen arteko antzekotasunak erakustea. >
Izan da gai hau lehenago landu duenik (Jose Luis Ansorenaren artikuloa irakurrita hasi nintzen halakoen bila), nik landuko dudana baino askoz sakonago, gaine...
Izan da gai hau lehenago landu duenik (Jose Luis Ansorenaren artikuloa irakurrita hasi nintzen halakoen bila), nik landuko dudana baino askoz sakonago, gaine...
Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio
2010/01/22
Atzo jakin genuen prentsaren bidez , Nafarroako Gobernuak "Correpueblos", "Udaberriko bira" eta "Udazkeneko bira" kultura emanaldi programak bertan behera utzi dituela 2010. urte honetarako. Correpueblos progaramaren bidez 200 biztanletik beherako herrietara eramaten ziren antzerki, dantza eta zin...
Iruñea eta Beasain galtzada-harriek lotuta
2009/12/31
Lehenago ere entzuna nuen, baina atzo La Txistorra Digital umorezko blogean karrikaratu zuten albistea eta hona ekarri nahi izan dut. Entzutekoa izan zen duela zenbait urte, Iruñeko alde zaharreko peatonalizazioa zela-eta, galtzada-harriak edo harlauzak ("loseta o adoquín" zen garai hartako e...
Ez da tradiziorik sorkuntzarik gabe...
2009/11/27
... ezta sorkuntzarik tradiziorik gabe ere. Sorkuntza ala Tradizioa. Tradizioa eta sorkuntza. Kontzeptu bi horien inguruan antolatu ditu Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak aurtengo bere jardunaldiak, hogeitabostgarrenak. Folklorean betidanik izan den dikotomia islatu nahi izan zuten antolatzaileek, jakinda bi kontzeptuak elkar osagarriak direla eta ez dagoela bata bestearen laguntzarik gabe.
Cameron Diaz eta Caravinagre!
2009/11/09
Alfer nabil azkenaldian (edo lanez gainezka beste deus idazteko), eta Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin zerikusia zuten 2-3 berri utzi ditut pasatzen azken egunotan, deus idatzi gabe. Izan ere, aurreko astean Iruñeko udalbatzak aho batez onartu zuen erraldoi eta buruhandien konpar...
Iñaki eta Javier
2009/10/28
Nahi bai, baina ezin oraindik guztiz bazterrean utzi irailaren 27ko bestondoa. Argazkiak batetik, bideoak bestetik, jendearen iruzkinak handik... baretuz doa kontua eta baretuko da guztiz noizbait. Edozein kasutan San Fermin Aldapakoaren egunean estreinatutako Ezpata-dantza ren karietara azken as...
Esan nahi eta esan ahal izan ez ditudanak
2009/09/08
Gaur nire dantzari ibilbidean bizitako egunik berezi eta hunkigarrienetakoa bizi izan dut. Kezka dantza taldeak gonbidatuta, Arrate eguneko protokolo zoragarrian parte hartu eta dantzatzeko ohorea izan dut eta haien dantzari kofradiako kide egin naute. Bazkalburuan, eskerrak emateko garaian egindak...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955
2014/12/10
Gure dantza maisuak saiatu dira naturaltasunez dantzatzea zer den erakusten. Niretako hau da! Ederra bideoa!
Aritz Ibañez Lusarreta - Igdır: erreginak soka-dantzan
2014/12/04
Ze errex ematen duen - bideoa ikusita - eta ze zaila den - gure inguruko errealitatea ikusita - dantzaren soiltasun erabatekoa topatu eta bere indar [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Gu ere izan ginen New York-en!!!
2014/11/27
Zer pentsatuko zuten New Yorktarren 1965. urteko urriko egun hartan figuratzar horiek haien karriketatik dantzan ikustean? Edonola, esanen nuke Iruñeko erraldoiak Iruñeko alde zaharreko karriketan [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Gu ere izan ginen New York-en!!!
2014/11/27
Aupa Leire! Mila esker idaztera animatzeagatik. Argazkia zuri-beltzean da eta alde horretatik, ulergarria da beltz iruditzea erraldoiak. Dena den, horiek Asiako errege-erreginak dira. Argazki honetan [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Joseba
2014/11/08
Doluminak familiari, Aurtzakako lagunei eta gertukoei. Indar handia Iruñetik!
Aritz Ibañez Lusarreta - Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria
2014/11/04
Ze politak diren dantzaren arkeolojiari buruzko artikulotxo hauek. Mila esker, Jon!
Aritz Ibañez Lusarreta - Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927
2014/10/09
Benetan opari ederra da duela kasik 100 urte nola dantzatzen zuten ikusi ahal izatea eta begi aurrean frogatzea askotan aipatu izan dugun etengabeko eraldaketa hori [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Aurreskua 27 metroko tranpolinean
2014/09/23
Plataforma horretara ateratzeak bakarrik badu aski meritu. Ufa!
Aritz Ibañez Lusarreta - Berriz: San Pedro 2014 Dantzari-dantza eta German Aldekoa
2014/09/05
Hori da hori herria Berriz, alguazila bera ere dantzari bikaina!
Aritz Ibañez Lusarreta - Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?
2014/09/03
Benetan interesgarria artikuloa eta benetan interesgarria Aragoiko telebistan haien ondareari ematen dioten trataera.