Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Larunbaterako audio-gonbitea!!!!

2011/04/14

Aste honetan zehar Euskalerria Irratian kuña bat eman dute gure lehen saioa iragartzeko. Hona hemen kuña: ...

Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen

2011/04/13

Pasa den apirilaren 2an Estatu Batuetan, Nevadan, Ipar-Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza taldeen zuzendarien bilkura burutu da. Hamar dantza taldetako hamasei ordezkari bildu dira Gardnervillen, eta euskal dantzaren inguruko hainbat kontu izan dituzte aztergai eta mintzagai. Saio horietako batzuk zuzentzera joan naiz ni bertara Euskal Herritik, eta ez dakit ezer aportatu diedan, baina neu behintzat, harrituta eta hunkituta etorri naiz.

Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)

2011/04/07

Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...

PARTITURAK JAISTEKO

2011/04/07

Karrikadantza ekimenean dantzak dira garrantzizkoenak, baina jendea dantzan jartzeko musikariak behar dira eta musikariek doinuak behar dituzte. Hona hemen deskargatzeko moduan hasierako errepertorioan izanen diren doinuen partiturak. Lehen zipa Bigarren zipa Hirugarren zipa Laugarren z...

Apur batean soka-dantza, Katalunian

2011/04/06

Iñaki San Martin “ Soarte ” argazkilari elgoibartarraren “Apur batean soka-dantza” erakusketa Festimatge jaialdian ikusgai izango da apirilaren 9tik maiatzaren 1era.   Kataluniako Calella herrian ospatzen da jaialdi hau, eta bertako La Fabrica erakusketa gelan egongo da tarte h...

IRUÑEKO KARRIKADANTZA EKIMENA ABIAN DA!!!!

2011/04/04

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, KARRIKIRI eta ZALDIKO MALDIKO eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkartetik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu euskaldun eta euskaltzale guzioi. Karrika euskara eta bide batez festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dant...

dantzan.com, zorioneko salbuespena

2011/03/25

Hilabete honetan bete ditu dantzan.com ek hamar urte. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko dantzarientzako ezinbesteko informazio-iturria dela eta, hamarkada bateko ibilbidean, albiste-emaile, gordailu, edo iritziak emateko eta konpartitzeko gunea izan da, besteak beste. Normalizazioa...

Ttunttunero jardunaldiak apirilaren 9an

2011/03/24

Txistularia, ttunttuneroa, ofizioa, erritmoa... halako gaiak jorratuko ditugu Duguna dantza taldeak, apirilaren 9rako antolatu dituen jardunaldietan. Mintegi praktikoan, ttunttunero ofizioaren ingurukoak azalduko dizkigu Sabin Bikandik: Ezagutu beharreko erritmoak, errepertorioa, txistulariaren f...

Larunbatean, Axuri-beltza ikuskizuna Baionan

2011/03/17

Heldu den larunbatean, martxoaren 19an, Axuri-beltza ikuskizuna emanen du Argia dantza taldeak Baionako antzokian . Ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik bersortutako Jaurrietako Axuri-beltza dantzaren 40. urteurrena ospatzeko estreinatu zen 2009an. Orain Lapurdiko hiriburuan ema...

Gure artistak

2011/03/12

Aloña   Bada denbora bat dantzan.com-ek gure taldeko Aloña Garmendiaren berri eman zuela ( dantza hurbiletik bizi duen artista grafikoa ). Taldeko dantzaria izateaz aparte, gure artista grafiko partikularra ere bada, eta aste honetan bertan Goierri Telebistako �...

Harpidetu