Gure artistak
Aloña
![]() |
Bere ibilbide artistikoaz gain, ihardunbide hau eta dantzaren mundua nola lotzen dituen agertzen digu. Folklorearen modernitateaz, emakumearen irudia folklorean aztertzen duen bere tesinaz, eta bestelako gaiak ere aipatzen ditu, hemen ikusi dezakezuen emanaldian.
Hemen dauzka bere lanak ikusgai.
Graffitilariak
Azken urte hauetan Beasaingo kaleak graffitilarien erreferentzi interesgarri bihurtu dira. Besteak beste, Euskal Herri osoan ezagunak egin dira Dizebi-ren horma margotuak, garai batean gure taldeko txalapartari izan genuena berau.
![]() |
Gure taldeko egoitza den lokalaren kanpoko hormak, orain 6 urte, dantza irudiekin apaindu zizkigun taldeko dantzaria izandako Erkuden Mendizabal-ek (urte askoan taldean behar izan ditugun kartel, irudi eta bestelako lanen diseinuak egin izan dizkigu Erkudenek). Hormetan egiten den lan artistiko mota hau iraungikorra izan ohi da, eta joan den udazkenean, berritze lanari ekin behar izan diogunez, beste graffitilari herritar ezagun bati eskatu genion eginkizuna, Xabier Xtrem ezizenez ezagutua.
Hau da bere lanaren emaitza:
![]() |
![]() |
Eta lan horren luzapen gisa, beste horma hau ere azaldu da berriki, Beasaingo Nafarroa Etorbidean:
![]() |
|
|




