Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

San Saturnino 2010

2010/12/22

Euria iragartzen zuten eta oskarbi esnatu zen azaroaren 29koa Iruñean. Oskarbi baina hotz. Oso hotz. Eta hoztuta bete genuen San Saturnino (Iruñeko patroia) eguneko gure jarduna. Okzitaniako Tolosan jaio omen zen santua eta horregatik bere omenezko prozesioak Iruñeko alde zaharreko burgo frankoa...

Mendaron, kontzezio egunez

2010/12/17

Pasa den abenduaren 8an, Kontzezio egunez, Mendaron izan ginen dantza emanaldia eskaintzen. Bertako apaizak, Anjel Bazterretxeak 50 urte egin ditu apaiz egin zenetik, eta hori ospatzeko ekitaldien artean, Mendaroko udalak gonbidatu gintuen bertan dantza egitera. Mendaron kontzezio eguna ...

Euskal dantzei begira Zarauzko betaurrekoekin

2010/12/17

a, e, o, i, u eta y grekoa. Eta bakoitzaren atzean argazki bat, historia zertzelada bat eta gogoeta bat baino gehiago. Hitzaldi mamitsua bezain atsegina eskaini zuen Xabier Etxabe Zarauzko folklorea aitzaki hartuta pasa den abenduaren 14an Dantzagunean. 2004an, Etxabe eta Alberdi, bi Xabier zarauzt...

Koloreaga: Nafarroako festagileak

2010/12/15

Mila kolore dantzan bihotzetan... Eta mila kolore dantzan liburu honetan, mila dantzari koloretan... Etxeko txikienei, etorkizuneko festagile, festazale eta dantzariei zuzendutako liburua da hauxe. Margotzen liberti daitezen, margotzen ezagutu ditzaten gure festetako protagonistak, gure festetako...

Axeri-boda Lizarran

2010/12/15

Euskarabideak antolatutako “Kultur Zikloa” kanpainaren barruan, Abenduaren 17an Argia taldearen Axeri-boda ikuskizuna emanen dugu Lizarrako "Golem los Llanos" zinemetan, Argia, Kezka eta Haritz taldeekin batera. Hona Euskarabideak bere webgunean iragarritakoa . Axeri-boda Eguna: Abenduak 17...

Shanghaiko lezioa

2010/12/02

Sukaldariak eramango zituztenik ez nuen zalantza egiten. Txalapartariekin ez nintzen harritu. Eta dantzariak ere izango zirela aurreikusten nuen. Baina aizue, sorpresa hartu nuen zein dantzari eraman dituzten ikusitakoan. Baita poztu ere. 

Joan da Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria Shan...

Aurtengoan, Dantzari-chiqui zaldivitarrak

2010/11/29

Joan den urriaren 31n, Ardiki eguna ospatu zen Zaldibian. Iazko egunean , bertako dantzari izandako guztien ordezkari moduan, Mikel Arrese dantza-maisua omendu genuen. Aurten, beste zaldibitar baten txanda izan da, hau ere dantza munduarekin lotutakoa: Jose Garmendia Arruebarrena zena. Apaiza, h...

Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/26

Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak herriko argazki zaharrak bildu, digitalizatu eta bere webgunean sareratu ditu. Festa eta inauterietako argazkien artean dantza argazki ederrak aurki daitezke. Hona horietako batzuk:

Sasikartia Errusian eta Koko-dantzak OIartzunera (izpirituz)

2010/11/22

Stavropol Krai aldean ibili jaku Sasikartia azken egunotan. Ez da berak esan dabalako, periodikuan ikusita jakin dogu eta. Kislovodsk-en (hegoaldeko urak...) egon omen da. Errusiaraino zertara juan dan, eta exaktamente zer negozio euki dituan han ez dakigu, baina gauza onik ez, hori seguro. ...

Domekan, Axuri-beltza

2010/11/12

Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera izango dugu igande honetan, azaroak 14. Juan Antonio Urbeltzek zuzenduta, Axuri-beltza ikuskizuna eskeiniko dugu Bizkaiko hiriburuan. Donostiako Argia, Eibarko Kezka eta Iruñeako Duguna taldeetako kideekin batera taularatuko gara Haritzeko hainbat dantza...

Harpidetu