Dokumentuaren akzioak
Koloreaga: Nafarroako festagileak

Mila kolore dantzan bihotzetan...
Eta mila kolore dantzan liburu honetan, mila dantzari koloretan...
Etxeko txikienei, etorkizuneko festagile, festazale eta dantzariei zuzendutako liburua da hauxe. Margotzen liberti daitezen, margotzen ezagutu ditzaten gure festetako protagonistak, gure festetako protagonistak ezagutuz liberti daitezen.
Lesakatik Monteagudo-ra. Zangozatik Urdiainera. Nafarroako festagileak ekarri ditugu liburu honetara. Denak ez ziren kabitzen baina!
Juan Velez lagunak bota zigun behin: "ze polita litzatekeen haurrek koloreztatzeko liburu horietako bat eskura izatea, dantzari eta inauterietako pertsonaiekin". Eta konturatu ginen haurrek dantza eta folklorearen ingurukoak lantzeko material gutxi dugula gure herrian eta Juan-ek botatako erronkari erantzuna ematea erabaki genuen. Zenbait hilabete geroago hemen dugu "Koloreaga: Nafarroako festagileak" izeneko koloreztatzeko liburua.
Asisko Urmenetak maisuki egin dituen marrazkiak dira liburuaren funtsa. Nafarroako festetako 32 pertsonaia koloretan eta zuri-beltzean, haurrek kolorezta ditzaten.
Heldu den astetik (abenduaren 23an aurkeztuko dugu) aurrera izanen dira eskuragarri liburuak Iruñeko Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan eta baita eskuineko zutabean agertzen diren posta helbide eta telefonoan ere, 10 euroko prezioan!
Jar margoak dantzan!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05
- Elai Alai Kultur Elkartea on Dantza propioak izanen dituzte Iruñeko Sanferminek aurtendik goiti 2017/06/27
- Aritz Ibañez Lusarreta on Hara, Olentzero!!!! 2014/12/24
- Fernando Oiartzun on Hara, Olentzero!!!! 2014/12/24
- Iker Tubia Barberia on Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako 2016/07/05
- Jesus Romo Uriarte on ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza) 2016/04/29
- Patxi Montero on Soka-dantza, euskararen eguna ospatzeko 2015/10/27
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako 2015/05/07
- Xabier Etxabe on Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako 2015/05/07
- Iñaki Zugasti on Miarritzeko San Martinen ezpata-dantza 2014: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean 2015/05/04